17 eta egite txarrez salatzen du orain, ez dela birjina esanez. Hona, ordea, nire alabaren birjintasunaren froga-agiria”.«Eta gurasoek herri-arduradunen aurrean zabalduko dute maindirea ezkontza-gaueko odol-aztarnekin.
18 Arduradunek senarra atxilotu eta zigorra ezarriko diote,
19 zilarrezko ehun txanponeko isuna, israeldar birjina bati izen ona kentzeagatik, eta dirua neskaren aitari emango diote; gainera, emaztetzat onartu beharko du eta ezin izango du bizitza osoan zapuztu.
20 «Baina salakuntza egia izanik, neska ez zela birjina egiaztatzen bada,
21 aitaren etxe-atarira eraman eta hiriko gizonek harrika emango diote hil arte, itsuskeria egin baitu Israelen, aitaren etxean bere burua desohoratuz. Horrela desagerraraziko duzue gaiztakeria zeuen artetik.
22 «Norbait emakume ezkondu batekin oheratua harrapatzen badute, biak hilko dituzte, gizona eta emakumea. Horrela desagerraraziko duzue gaiztakeria Israeldik.
23 «Norbait, ezkontza-hitza emandako neska bat hirian aurkiturik, berarekin oheratzen bada,