5 «Gizon ezkonberria ez dago soldaduska egitera behartua, ezta beste edozein zerbitzu publiko egitera ere; urtebete geldituko da etxean, edozein betebeharretik libre, hartu duen emaztearekin gozatzeko.
6 «Ez duzue bahituran hartuko, ez errota, ez errotarria, bahituran bizia bera hartzea izango bailitzateke hori.
7 «Norbaitek israeldar herritarra, esklabo bihurtzeko nahiz saltzeko, bahitu egin duela jakiten baduzue, heriotzara emango duzue. Horrela desagerraraziko duzue gaiztakeria zeuen artetik.
8 «Izan kontu larruazaleko gaitzekin; arreta osoz beteko duzue nik apaiz lebitarrei agindu eta haiek irakatsiko dizuetena.
9 Gogoratu, Egiptotik honako bidean Jaunak zuen Jainkoak Miriami egin ziona.
10 «Lagun hurkoari zerbait maileguz ematen badiozue, ez zarete haren etxean sartuko abala hartzera:
11 itxaron atarian mailegu-hartzaileak abala kanpora ekar diezazuen.