1 «Bi gizonen artean liskarrik sortzen bada, auzitara joko dute, epaituak izateko: epaileek errugabea errugabe aitortuko dute eta erruduna errudun.
2 Zigorkatua izan behar duen erruduna lurrean etzanaraziko du epaileak, eta bere begi-bistan merezi beste zigorrada emango dizkiote.
3 Nolanahi ere, sekula ez da berrogei zigorrada baino gehiago emango, zigorraldia gogorregia gerta eta herritarra denen aurrean laidotua geldi ez dadin.
4 «Ez diozue muturrekorik ipiniko gari jotzen ari den idiari.