4 «Ez diozue muturrekorik ipiniko gari jotzen ari den idiari.
5 «Bi anaia elkarrekin bizi eta bietako bat seme-alabarik gabe hiltzen bada, alarguntsa ez da beste senitarteko gizon batekin ezkonduko; koinatua ezkonduko da berarekin, koinatuari dagokion eginbeharra betez.
6 Emakumeak izango duen lehen-semeak hildako anaiaren izena hartuko du; horrela, ez da haren izena israeldarren artetik ezabatuko.
7 «Baina koinatuak emaztetzat hartu nahi ez badu, alarguntsak herri-arduradunengana auzitegira joan eta esango die: “Nire koinatuak ez du legezko bere eginbeharra bete nahi, eta ez dio anaiari sortu nahi haren izenari israeldarren artean bizirik iraunaraziko dion ondorengoa”.
8 Herri-arduradunek deitu eta gizonarekin hitz egingo dute. Honek, bereari eutsiz, ez duela ezkondu nahi esaten badu,
9 koinatak, hurbilduz, sandalia erantziko dio eta aurpegira listua botako herri-arduradunen aurrean, esanez: “Hara zer egiten zaion bere anaiari familia eman nahi ez dion gizonari”.
10 «Eta halakoaren etxeari “Oinutsaren etxea” deituko diote israeldarrek.