19 Emakume, haur eta abereak bakarrik —ongi dakit abere ugari duzuela— geldituko dira eman dizkizuedan hirietan,
20 harik eta Jaunak zuen Jainkoak herritar guztiei zuei bezala atsedena eman arte eta Jordanez beste aldean emango dien lurraldeaz jabe daitezen arte. Ondoren, jabetzan eman dizuedan lurraldera itzuliko zarete.
21 «Josueri, berriz, agindu hau eman nion: Zeure begiz ikusi duzu Jaunak zuen Jainkoak errege bi haiei egin dien guztia; beste horrenbeste egingo die errekaz beste aldean aurkituko dituzun erresumei.
22 Ez izan haien beldur, Jauna zuen Jainkoa ari da zuen alde borrokan eta.
23 «Egokiera hartan, honela erregutu nion Jaunari:
24 Jainko Jauna, zure handitasuna eta ahalmena erakusten hasi zatzaizkio zeure zerbitzari honi. Izan ere, ez dago, ez zeruan, ez lurrean, zuk bezalako egintzarik egin dezakeen beste jainkorik.
25 Uztazu, otoi, Jordanez beste aldera igarotzen, hango lurralde ederra, hango mendialdea eta Libano ikus ahal ditzadan.