2 «Orduan, Jaunak esan zidan: Ez izan horren beldur, bera, beraren gudarostea eta lurraldea zure esku utzi baititut; horri ere Hexbongo Sihon errege amortarrari egindakoa bera egingo diozu.
3 «Horrela, gure esku jarri zituen Jaunak gure Jainkoak Baxango Og erregea eta beronen gudaroste osoa, eta garaitu egin genituen, bizirik inor ere ez uzteraino.
4 Haien hiri guztiak konkistatu genituen, bat ere utzi gabe: guztira, hirurogei hiri, hau da, Baxango Og erregearen erresuma osatzen zuen Argob eskualde osoa;
5 hiri guztiok gotortuak ziren, harresi handiz inguratuak, morroiloz hornituriko atetzarrak zituztelarik; gainera, harresi gabeko beste hiri asko hartu genituen.
6 Erabat suntsitu genituen, Hexbongo Sihon erregearekin egin bezala, bertako jende guztia garbituz: gizon, emakume eta haur;
7 hirietako abere eta ondasunak, aldiz, guda-harrapakin gisa hartu genituen.
8 «Horrela bada, Jordanez beste aldeko, ekialdeko, bi errege amortar haien lurraldeak eskuratu genituen, Arnon errekatik Hermon mendiraino