4 Haien hiri guztiak konkistatu genituen, bat ere utzi gabe: guztira, hirurogei hiri, hau da, Baxango Og erregearen erresuma osatzen zuen Argob eskualde osoa;
5 hiri guztiok gotortuak ziren, harresi handiz inguratuak, morroiloz hornituriko atetzarrak zituztelarik; gainera, harresi gabeko beste hiri asko hartu genituen.
6 Erabat suntsitu genituen, Hexbongo Sihon erregearekin egin bezala, bertako jende guztia garbituz: gizon, emakume eta haur;
7 hirietako abere eta ondasunak, aldiz, guda-harrapakin gisa hartu genituen.
8 «Horrela bada, Jordanez beste aldeko, ekialdeko, bi errege amortar haien lurraldeak eskuratu genituen, Arnon errekatik Hermon mendiraino
9 (mendi horri “Sirion” deitzen diote sidondarrek eta “Senir” amortarrek).
10 Gure esku gelditu ziren lautadako hiri guztiak, baita Galaad eta Baxan eskualdeak ere, Baxango Ogen erresumako Salka eta Edrei hirietaraino.