2 Jaunarengana zeuen Jainkoarengana itzuliko zarete eta beronen esana egin eta gaur agintzen dizuedan guztia bihotz-bihotzez eta gogo osoz beteko duzue bai zeuek, bai zuen ondorengoek.
3 Orduan, Jaunak zuen Jainkoak aldatu egingo du zuen zoria, gupidaz hartuko zaituzte eta sakabanaturik egongo zareten nazio guztietatik berriro bilduko;
4 munduko azken muturreraino bota bazintuzten ere, bertara joan eta bildu egingo zaituzte Jaunak zeuen Jainkoak;
5 zuen arbasoek jabetzan hartu zuten lurraldera itzularaziko zaituzte eta beronen jabe bihurtuko zarete; zeuen arbasoak baino zoriontsuago eta ugariago egingo zaituzte.
6 «Zuen Jainko Jaunak zuen eta zuen ondorengoen bihotzetan ezarriko du ituna, Jauna zeuen Jainkoa bihotz-bihotzez eta gogo osoz maitatu ahal izan dezazuen eta bizirik iraun.
7 Madarikazio guztiok, berriz, pertsegitu izango zaituzteten etsai amorratuen gainera botako ditu Jaunak zuen Jainkoak.
8 Zuek, ordea, Jaunaren esaneko bihurtuko zarete berriro eta gaur ematen dizkizuedan agindu guztiok beteko dituzue.