44 Moisesek, Nunen seme Josue lagun zuela, kantikaren bertso guztiok adierazi zituen.
45 Eta Israel osoari zuzenduriko hitzaldi guztiok bukatzean,
46 esan zien: «Gogoan hartu nik gaur agindu dizuedan guztia, eta agindu zeuen seme-alabei lege honen xedapen guztiak betetzen saiatzeko,
47 ez baitira funsgabeko hitz zuentzat, zeuen bizi baizik; horien bidez, luzaro biziko zarete Jordanez beste aldean jabetzan hartzera zoazten lurraldean».
48 Egun hartan bertan, Jaunak esan zion Moisesi:
49 «Igo Abarim mendietara, Moab lurraldean, Jeriko parean, dagoen Nebo mendi-gailurrera, eta begira israeldarrei jabetzan ematen diedan Kanaan lurraldera.
50 Ondoren, mendi horretan hilko zara eta zure arbasoekin bilduko, zure anaia Aaron Hor mendian hil eta arbasoekin bildu zen bezala;