2 Jaunak gure Jainkoak ituna egin zuen gurekin Horeb mendian.
3 Ituna ez zuen burutu gure arbasoekin, gurekin baizik, gaur hemen bizirik gauden guztiokin.
4 Aurrez aurre hitz egin zizuen Jaunak mendian, suaren erditik.
5 Egokiera hartan, ni Jaunaren eta zuen artean nengoen, Jaunaren hitza zuei adierazteko, ez baitzineten mendira igo suaren beldurrez.«Jaunak esan zuen:
6 «Neu nauzu Jauna zeure Jainkoa, Egiptotik, esklabotzatik, atera zintuena.
7 «Ez izan ni beste jainkorik.
8 «Ez egin idolorik, ez irudirik, goian zeruan, behean lurrean nahiz lurpeko uretan dagoenetik.