5 Egokiera hartan, ni Jaunaren eta zuen artean nengoen, Jaunaren hitza zuei adierazteko, ez baitzineten mendira igo suaren beldurrez.«Jaunak esan zuen:
6 «Neu nauzu Jauna zeure Jainkoa, Egiptotik, esklabotzatik, atera zintuena.
7 «Ez izan ni beste jainkorik.
8 «Ez egin idolorik, ez irudirik, goian zeruan, behean lurrean nahiz lurpeko uretan dagoenetik.
9 Ez ahuspeztu haien aurrean, ezta gurtzarik eman ere, ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra bainaiz: gorroto didaten gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen dut hirugarren eta laugarren belaunaldiraino ere;
10 baina mila belaunaldiz agertzen diet onginahia maite nautenei eta nire aginduak betetzen dituztenei.
11 «Ez erabili alferrik Jaunaren zeure Jainkoaren izena, ez baitut hori egingo duenik zigorrik gabe utziko.