10 gorroto diona, berriz, zuzen-zuzenean ordaina eman eta suntsitu egiten du, luzatu gabe ematen dio ordaina.
11 Bete, bada, gaur ematen dizkizuedan agindu, lege eta erabakiak.
12 «Erabaki horiek onartu eta arretaz betetzen badituzue, Jaunak zeuen Jainkoak gordeko dizue zuen arbasoei zin eginez hitzemandako ituna, eta agertuko bere onginahia.
13 Maite izango zaituzte, bedeinkatu eta ugalduko, emankor egingo zaituzte zeuek, zuen abereak eta lurrak: garia, ardoa eta olioa oparo emango dizkizue, eta zekor eta arkumeak ugalduko, zuen arbasoei zin egindakoaren arabera emango dizuen lurraldean.
14 Herri guztien gainetik bedeinkatuko zaituzte: ez da zuen artean inor agorrik izango, ezta antzurik ere zuen abereen artean.
15 Jaunak gaixotasun guztiak urrunduko ditu zuengandik; ez dizkizue bidaliko ongi ezagutzen dituzuen Egiptoko izurri ikaragarriak, baizik eta gorrotoa dizuetenei bidaliko dizkie.
16 «Deuseztatu egingo dituzue Jaunak zeuen Jainkoak eskura emango dizkizuen herri guztiak. Ez izan haien gupidarik, ez gurtu haien jainkorik, galbide gertatuko bailitzaizueke.