17 «Agian, esango diozue zeuen buruari: “Herri horiek gu baino jendetsuago dira; nola bota beren lurraldetik?”
18 Ez izan horien beldur! Gogoratu ongi Jaunak zuen Jainkoak faraoiari eta Egipto osoari egindakoa;
19 gogoratu zuen begi-bistan egin zituen ezaugarri handiak, mirari eta egintza harrigarriak; gogoratu zuek Egiptotik ateratzeko erabili zituen ahalmen handia eta esku indartsua. Bada, beste horrenbeste eginen die Jaunak zuen Jainkoak beldur diezuen herri horiei guztiei.
20 Liztortzarrak bidaliko ditu Jaunak zuen Jainkoak haien kontra, ezkutuan gordeta bizirik gelditutako azkenak ere garbitu arte.
21 «Ez ikaratu, beraz, haien aurrean, zeuekin baituzue Jauna, zeuen Jainkoa, Jainko handi eta beldurgarria.
22 Jaunak zuen Jainkoak ezari-ezarian botako ditu herri horiek zuen aurretik: ezin izango dituzue bizkorregi deuseztatu, basapiztiak ugalduko bailirateke inguruan zuen kalterako.
23 Baina zuen Jainko Jaunak zuen esku utziko ditu herri horiek; izu-ikara larria sartuko die, guztiak suntsitu arte.