14 Eta ene baithan minço cen aingueruac erran çarodan: Oihu eguiçu erranez: Hau dio armadetaco Jaunac: kar handiac nerakarca Jerusalemeren eta Sionen alde.
15 Eta hasarre handiaz hasarretzen natzaiote jendaia indardunei ceren ni guti bat samur bainincen; eta hequiec berriz, gaizqui eguiteraino eman baitute escu.
16 Aria hortaz, dio Jaunac: Urricalmenduz betheric bihurturen naiz Jerusalemera; eta haren erdian alchaturen da ene etchea, dio armadetaco Jaunac; eta haria hedaturen da Jerusalemeren gainera.
17 Eguiçu oraino oihu, erranez: Hau dio armadetaco Jaunac: Ontasunac ene hirietara gaindica ethorriren dire oraino; eta Jaunac goçacari emanen dio oraino Sioni, eta Jerusaleme hautaturen du oraino.
18 Eta goititu nituen beguiac, eta ikusi nuen; eta hara lau adar.
19 Eta erran nioen ene baithan minço cen aingueruari: Cer dire horiec? Eta ihardetsi çarodan: Horiec dire adarrac, Juda, eta Israel, eta Jerusaleme haiçatu dituztenac.
20 Eta Jaunac erakutsi çarozquidan lau harotz.