7 Eta Darioren bigarren urthean, hamecagarren hilabethean, ceina Sabath deitzen baita, hogoi eta laugarren egunean, Jaunac solas eguin cioen Çacarias profetari, Baraquiasen semeari, Adoren arresemeari, cerralaric:
8 Gabaz içan nuen ikuspen bat, eta hara guiçon bat çaldi gorrast baten gainera igana, eta hura çagoen, çolagune batean ciren arraiandien erdian; eta haren ondotic baciren çaldi gorrastac, nabarrac eta çuriac.
9 Eta erran nuen: Nor dire horiec, ene Jauna? Eta ene baithan minço cen aingueru batec erran çarodan: Nic erakutsico darotzut cer diren horiec.
10 Eta arraiandien erdian çagoen guiçonac ihardetsi eta erran çuen: Horiec dire Jaunac lurraren curritzera bidali dituenac.
11 Eta hequiec ihardetsi cioten Jaunaren aingueru arraiandien erdian çagoenari, eta erran çuten: Curritu dugu lurra, eta hara lurrac orotan egoiliarrac badituela, eta phausuan da.
12 Eta Jaunaren aingueruac ihardetsi eta erran çuen: Armadetaco Jauna, noiz arteo etzaquizquiote urricalduren Jerusalemeri eta Judaco hiriei, ceinen contra samur baitzare? Oraicoz urthe hau hirur hogoi eta hamargarrena da.
13 Eta ene baithan minço cen aingueruari Jaunac ihardetsi ciozcan solas onac, solas goçagarriac.