1 Jaunari berantaroan galda dioçoçue uria, eta Jaunac eguinen ditu elhurrac, eta emanen darozquitzuete uri eta urixcac eta ceini bere landan belharra.
2 Alabainan hutsalqueriac erran dituzte jaincomoldeec, gueçurrac ikusi dituzte aztiec, eta elhe alferrac erabili dituzte amets-eguileec; goçacari hutsalac ematen cituzten; hargatic ene populua içatu da arthalde bat beçala eramana; eta atsecabeac jasanen ditu, ceren ez baitu arçainic.
3 Arçainen contra biztu da ene hasarrea, akerren gainean eguinen dut ene ikarpena; ceren Jauna goan baita bere arthaldearen, Judaco etchearen ikustera, eta hura hartu du bere ospezco çalditzat guerlaraco.
4 Hartaric ilkiren da izquina-harria, hartaric habea, hartaric guduco arrambela, hartaric cargudun guciac.
5 Eta içanen dire, etsaia guduan carriquetaco lohia beçala oincatzen duten guerlari hazcarren idurico; eta guducaturen dire, ceren hequiequin içanen baita Jauna; eta çaldien gainera igaiten direnac ahalquez içanen dire estaliac.
6 Eta hazcarturen dut Judaco etchea, eta salbaturen dut Josepena, eta bihurraraciren ditut, ceren urricalduren bainatzaiote; eta içanen dire hala-nola hastandu ez nituenean oraino; ni naiz ecen hequien Jainco Jauna, eta ençunen ditut nic.