3 Arçainen orrobiazco deihadarra; ceren xahutua den hequien berreguingarria, lehoinen marrumaren otsa; ceren xahutua den Jordanearen hampurusgarria.
4 Hau dio ene Jainco Jaunac: alha çatzu ene acienda hil beharrac;
5 Beren jabeec hilcen cituzten, eta bihotzminic etzuten; eta salcen cituzten, ciotelaric: Benedica bequio Jaunari, aberats eguinac gare; eta arthaldeac arçainec berec etzituzten guphide.
6 Eta nic ere ez ditut guehiago guphidetsiren lur huntaco egoiliarrac, dio Jaunac; huna non arthiquiren ditudan guiçonac, cein bere lagunaren escura eta bere erreguearen escura: eta xahuturen dute lurra, eta nic ez dut hequien escutic atheraturen.
7 Eta hargatic, oi arthaldeco beharrac, nic alhaturen dut hilceco den acienda. Eta hartu nituen bi cigor, eta bat deithu nuen Edertasuna, eta bercea Lokarria: eta alhatu nuen arthaldea.
8 Eta hilabethe batez hilaraci ditut hirur arçain, eta ene bihotza hersi da hequien gainean; ecen hequien bihotza ere aldatu da ene gainean.
9 Eta erran nuen: Etzaituztet guehiago alhaturen: hilen dena, hil bedi; hilcen dutena, hil beçate; eta gaineracoec elkar jan beçate.