10 Eta Dabiden etchearen eta Jerusalemdarren gainera ixurico dut graciazco eta othoitzezco izpiritua; eta beguiraturen darotade niri, itzatu dutenari, eta itzatu dutena deithorez deithoraturen dute haur bakar baten gainera deithoratzen denean beçala, eta minez egonen dire lehen-sorthu bat hilcen denean eguiten ohi den beçala.
11 Deithore handia içanen da egun hartan Jerusalemen, Maiedongo celhaian Adadremongo deithorea beçala.
12 Eta deithoretan içanen da lurra; familia familiatic berez, Dabiden etcheco familiac berez, eta hequietaco emaztequiac ere berez;
13 Nathanen etcheco familiac berez, eta hequietaco emaztequiac ere bai; Lebiren etcheco familiac berez, eta hequietaco emaztequiac halaber; Semeiren familiac berez, eta hequietaco emaztequiac orobat;
14 Gaineraco familia guciac, familia familiatic berez, eta hequietaco emaztequiac berez.