3 Eta egun hartan içanen da, populu guciei emanen diotedala Jerusaleme sortha harritzat; eta hura alchatuco duten guciac sarrasquiz larruturen dire; eta haren contra bilduren dire lurreco erresuma guciac.
4 Egun hartan, dio Jaunac, harriduraz joco dut çaldia eta buruco jauzcuraz haren gainecoa; eta Judaco etchearen gainera çabalduren ditut beguiac, eta itsuturen ditut populuen çaldi guciac.
5 Eta Judaco buruçaguiec beren bihotzean erranen dute: Jerusalemdarrec indar aurki beçate armadetaco Jauna baithan, beren Jaincoa baithan.
6 Egun hartan eçarriren ditut Judaco buruçaguiac, hala-nola su-uncia egur-pean, hala-nola çuci bicia belhar-pean; eta ezquerrerat eta escuinerat iretsico dituzte populu guciac inguruan; eta Jerusaleme berriz betheco da egoiliarrez, bere leheneco toqui berean.
7 Eta Jaunac salbaturen ditu Judaco olhac hastapenean beçala; Dabiden etcheac ez deçan bere buruaz espanturic erabil, ez-eta Jerusalemdarrec Judaren contra.
8 Egun hartan Jaunac gueriçaturen ditu Jerusalemdarrac; eta egun hartan hequietaric tcharrena Dabid beçala içanen da; eta Dabiden etchea içanen da Jaincoaren etchearen pare, Jaunaren ainguerua iduri hequien aitzinean.
9 Eta egun hartan içanen da, Jerusalemeren contra ethorri jendaquien lehercera harico naicela.