7 Eta Jaunac salbaturen ditu Judaco olhac hastapenean beçala; Dabiden etcheac ez deçan bere buruaz espanturic erabil, ez-eta Jerusalemdarrec Judaren contra.
8 Egun hartan Jaunac gueriçaturen ditu Jerusalemdarrac; eta egun hartan hequietaric tcharrena Dabid beçala içanen da; eta Dabiden etchea içanen da Jaincoaren etchearen pare, Jaunaren ainguerua iduri hequien aitzinean.
9 Eta egun hartan içanen da, Jerusalemeren contra ethorri jendaquien lehercera harico naicela.
10 Eta Dabiden etchearen eta Jerusalemdarren gainera ixurico dut graciazco eta othoitzezco izpiritua; eta beguiraturen darotade niri, itzatu dutenari, eta itzatu dutena deithorez deithoraturen dute haur bakar baten gainera deithoratzen denean beçala, eta minez egonen dire lehen-sorthu bat hilcen denean eguiten ohi den beçala.
11 Deithore handia içanen da egun hartan Jerusalemen, Maiedongo celhaian Adadremongo deithorea beçala.
12 Eta deithoretan içanen da lurra; familia familiatic berez, Dabiden etcheco familiac berez, eta hequietaco emaztequiac ere berez;
13 Nathanen etcheco familiac berez, eta hequietaco emaztequiac ere bai; Lebiren etcheco familiac berez, eta hequietaco emaztequiac halaber; Semeiren familiac berez, eta hequietaco emaztequiac orobat;