1 Eta egun hartan içanen çaiote ithurri bat idequia Dabiden etcheari eta Jerusalemdarrei bekatorearen eta astagaizdunaren xahutzeco.
2 Eta egun hartan içanen da, dio armadetaco Jaunac, lurretic eceztaturen ditudala idolen icenac, eta ez dela içanen guehiago hequien orhoitzapena; eta lurretic iraiciren ditut profetaiçunac eta izpiritu lohia.
3 Eta guerthaturen da, norbait profetisatzen abiatuco denean oraino, erranen diotela bere ait-ama, bicia eman diotenec: Ez haiz bicico, ceren gueçurrez minçatu haicen Jaunaren icenean. Eta profetisatu duqueenean, bere ait-amec, bere burhasoec sarrasquituren dute.
4 Eta egun hartan guerthaturen da, profetac ahalquetara erorico direla, cein bere ikuspenaren ariaz, profetisatu duquetenean; eta ez dire çakuzco capaz estaliren gueçur errateco.