3 Eta hara ilki cela ene baithan minço cen ainguerua; eta berce aingueru bat atheratu citzaioen bilera,
4 Eta erran cioen: Laster eguiçu, minça çaquizquio guiçon-gazte horri, derroçularic: inguruan harrasiric gabe içanen dire Jerusalemen egonen direnac, hango guiçon eta acienden ostearen ariaz.
5 Eta neroni içanen natzaio, dio Jaunac, suzco harrasi bat inguruan, eta ospetan içanen naiz haren erdian.
6 Oi! oi! ihes eguiçue ipharreco lurretic, dio Jaunac; ecen lau haiceetara barraiatu çaituztet, dio Jaunac.
7 Ihes! oi Sion, Babilonaco alabaren baithan egoten çarena;
8 Ceren hau erran baitu armadetaco Jaunac: Ospezco egunen ondoan, bidali nau çuec larrutu çaituzten jendaien contra; ecen çuec uquitu çaituztenac, ene begui-ninia du uquitu.
9 Hargatic huna nic escua goititzen dudala bequien gainera, eta içanen dire harrapacara, lehen berac cerbitzatzen cituztenen escuetan; eta eçaguturen duçue armadetaco Jaunac nauela bidali.