6 Oi! oi! ihes eguiçue ipharreco lurretic, dio Jaunac; ecen lau haiceetara barraiatu çaituztet, dio Jaunac.
7 Ihes! oi Sion, Babilonaco alabaren baithan egoten çarena;
8 Ceren hau erran baitu armadetaco Jaunac: Ospezco egunen ondoan, bidali nau çuec larrutu çaituzten jendaien contra; ecen çuec uquitu çaituztenac, ene begui-ninia du uquitu.
9 Hargatic huna nic escua goititzen dudala bequien gainera, eta içanen dire harrapacara, lehen berac cerbitzatzen cituztenen escuetan; eta eçaguturen duçue armadetaco Jaunac nauela bidali.
10 Laudoriozco cantuac canta çatzu eta boz çaiteci, Siongo alaba; ceren huna non heldu naicen ni, eta çure erdian eguinen dut ene egoitza, dio Jaunac.
11 Eta egun hartan asco jendaqui eratchiquiren dire Jaunari, eta ene populu dire bilhacaturen, eta çure erdian eguinen dut ene egoitza, eta eçaguturen duçu, çure gana armadetaco Jaunac nauela bidali.
12 Eta Jaunac bere primança beçala goçaturen du Juda lur sainduetsian, eta Jerusaleme du oraino hautaturen.