1 Eta Jaunac erakutsi çarodan Jesus, aphez-handia, Jaunaren aingueruaren aitzinean xutic; eta haren escuinetic çagoen Satan, hari ceiher eguiteco.
2 Eta Jaunac erran cioen Satani: Jaunac bere larderia eraic beça hire gainera, Satan; eta bere larderia hire gainera eraic beça Jaunac, Jerusaleme hautatu duenac: ez othe da hori sutic atheratu itchindi hura?
3 Eta Jesus cen soineco cikinez jauncia; eta aingueruaren aitzinean çagoen xutic.
4 Ainguerua minçatu cen eta erran cioten bere aitzinean xutic cituenei: ken dioçotzue soineco cikinac. Eta hari erran cioen: Huna non kendu darotzudan çure tzarqueria, eta aldagarritan jaunci çaitut.