1 Eta bihurtu cen ene baithan minçatzen cen ainguerua eta atzarri ninduen, bere lotic iratzarcen den guiçona beçala.
2 Eta erran çarodan: Cer ikusten duçu? Eta ihardetsi nuen: Ikusten dut, eta hara ganderailu bat gucia urhezcoa, eta olio-uncia haren buru buruan, eta çazpi criselu haren adarretan, eta haren gaineco criseluetara daude çazpi tutu olio-emaile;
3 Eta gaineco aldean bi olibondo, bat olio-unciaren escuinetaric, eta bercea haren ezquerretaric.
4 Eta ene baithan minço cen aingueruari ihardestean erran nioen: Ene Jauna, cer dire horiec?