4 Eta ene baithan minço cen aingueruari ihardestean erran nioen: Ene Jauna, cer dire horiec?
5 Eta ene baithan minço cen aingueruac ihardetsi eta erran çarodan: Ez daquiçu cer diren horiec? Eta erran nuen: Ez, Jauna.
6 Eta ihardetsi eta erran çarodan Hori da Jaunaren hitza, Çorobabeli derrana: Ez armadez, ez indarrez, bainan ene izpirituaz, dio armadetaco Jaunac.
7 Cer haiz, mendi handia, Çorobabelen aitzinean? Celhai eguinen hau, eta ekarriren dic izquina-harria, eta oraico temploa eguinen du berreguintasunez lehenecoaren bardin.
8 Eta Jaunac solas eguin çarodan, ciodalaric:
9 Çorobabelen escuec arthiqui dituzte etche hunen asentuac eta haren escuec akabaturen dute; eta jaquinen duçue armadetaco Jaunac nauela çuen gana bidali.
10 Norc daduzca erdeinutan egun hitz hauquiec? eta bozturen dire, eta ezteinu-harria Çorobabelen escuan ikusiren dute. Lur gucia iragaiten duten çazpi begui horiec Jaunarenac dire.