3 Eta erran çarodan: Hori da lur guciaren gainera atheratzen den madaricionea; ecen ohoin guciac, hor iscribatua denaren arabera içanen dire juiatuac, eta cin gaixto eguile guciac orobat hortaric juiaturen dire.
4 Eta atheraturen dut hori, dio armadetaco Jaunac; eta sarthuren da ohoinaren etchean eta gueçurrez ene icenean cin eguiten duenaren etchean; eta haren etchean egonen da, eta erreco ditu etchea eta hartaco çur eta harriac.
5 Eta ene baithan minço cen ainguerua ilki cen, eta erran çarodan: Goiti çatzu beguiac, eta ikusaçu cer den atheratzen hari den hau.
6 Eta galdeguin nuen: Cer da? Eta ihardetsi çuen: Hori da pitcher bat ilkitzen dena. Eta erran çuen: Hori da hequien beguia lur gucian.
7 Eta hara berun mokor bat çakartela, eta hara emaztequi bat pitcherraren barnean jarria.
8 Eta aingueruac erran çuen: Tzarqueria da hau. Eta arthiqui çuen emaztequia pitcherraren erdira, eta berun-mokorra eçarri çuen unci haren ahoan.
9 Eta goititu nituen beguiac, eta ikusi nuen; eta hara ilkitzen cirela bi emaztequi, eta haicea hegaletan çuten, eta hegalac cituzten miru-hegalac iduri; eta alchatu çuten pitcherra lurraren eta ceruaren artera.