8 Eta aingueruac erran çuen: Tzarqueria da hau. Eta arthiqui çuen emaztequia pitcherraren erdira, eta berun-mokorra eçarri çuen unci haren ahoan.
9 Eta goititu nituen beguiac, eta ikusi nuen; eta hara ilkitzen cirela bi emaztequi, eta haicea hegaletan çuten, eta hegalac cituzten miru-hegalac iduri; eta alchatu çuten pitcherra lurraren eta ceruaren artera.
10 Eta erran nioen ene baithan minço cen aingueruari: Norat daramate horiec pitcherra?
11 Eta ihardetsi çarodan: Badaramate etche bat eguina içan daquioen Senaargo lurrean, eta gogortua eta bere oinaren gainean eçarria içan dadiençat.