12 Eta minçatuco çaquizquio, erraten dioçularic: Huna Iguzqui-sorcea deitzen den guiçona; eta hunen azpitic sorthuco da populu berri bat, eta Jaunari eguinen dio temploa.
13 Eta harec eguinen dio Jaunari temploa, eta harec ekarriren du ospea, eta jarriren da, eta bere tronuaren gainetic jaun içanen da; eta apheça bere tronuan içanen da, eta hequien bien artean içanen da baquezco batasuna.
14 Eta Helemec, Tobiasec, Idaiac eta Hemec Sophoniasen semeac eman koroac, bethico orhoitzapenetan egonen dire Jaunaren temploan.
15 Eta urrun direnac ethorrico eta Jaunaren temploaren eguiten harico dire; eta jaquinen duçue armadetaco Jaunac igorri nauela çuetara. Hau guerthatuco da ordean, baldin ençunez aditzen baduçue çuen Jainco Jaunaren minçoa.