7 Hazcarrenac ilki ciren eta bilhatzen çuten goatea eta lur gucia iragaitea. Eta aingueruac erran çuen: Çoazte, iragan çaçue lurra; eta lurra iragan çuten.
8 Eta deithu ninduen, eta minçatu citzaitan, cerradalaric: Huna ipharreco lurrean dabilçanec jabalaraci dutela ipharreco lurraren contra nuen hasarrea.
9 Eta Jaunac solas eguin çarodan, cerralaric:
10 Desherrituetaric, Holdai, Tobias eta Idaia ganic har çatzu emaitzac; eta egun hartan goanen eta sarthuco çare Sophoniasen seme Josiasen etchera; horiec oro Babilonatic ethorriac baitire;
11 Eta hartuco duçu urhea eta cilharra, eta eguinen ditutzu koroac; eta Jesus, Josedequen seme aphez-handiaren buruan eçarrico ditutzu.
12 Eta minçatuco çaquizquio, erraten dioçularic: Huna Iguzqui-sorcea deitzen den guiçona; eta hunen azpitic sorthuco da populu berri bat, eta Jaunari eguinen dio temploa.
13 Eta harec eguinen dio Jaunari temploa, eta harec ekarriren du ospea, eta jarriren da, eta bere tronuaren gainetic jaun içanen da; eta apheça bere tronuan içanen da, eta hequien bien artean içanen da baquezco batasuna.