3 Eta armadetaco Jaunaren temploco aphecei eta profetei erratera: Borzgarren hilabethean deithoratu edo ene burua sainduetsi behar othe dut, asco urthez jadanic eguin içan dudan beçala?
4 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
5 Minça çaquizquiote lur huntaco populu guciari eta aphecei, erranez: Borzgarren eta çazpigarren hilabethean barurtu eta deithoratu çaretenean hirur hogoi eta hamar urthe hauquiez, enetzat barurtu othe duçue çuen barura?
6 Eta jan eta edan duçuenean, ez othe duçue çuençat jan eta çuen buruençat edan?
7 Ez othe dire horiec Jaunac erran içan dituen hitzac aitzineco profeten arartecoz, Jerusaleme bere egoiliarrequin cenean oraino, aberats cirenean hura eta haren inguruco hiriac, eta hegoaldea eta celhaiac egoiliarrez betheac cirenean?
8 Eta Jauna Çacariasi minçatu citzaioen, cioelaric:
9 Hau dio armadetaco Jaunac: Çucenari cintasunean emoçuete bere bidea, eta batbedera urricalcor eta urricalmendutsu içan bedi bere anaiaren alderaco eguincetan.