5 Minça çaquizquiote lur huntaco populu guciari eta aphecei, erranez: Borzgarren eta çazpigarren hilabethean barurtu eta deithoratu çaretenean hirur hogoi eta hamar urthe hauquiez, enetzat barurtu othe duçue çuen barura?
6 Eta jan eta edan duçuenean, ez othe duçue çuençat jan eta çuen buruençat edan?
7 Ez othe dire horiec Jaunac erran içan dituen hitzac aitzineco profeten arartecoz, Jerusaleme bere egoiliarrequin cenean oraino, aberats cirenean hura eta haren inguruco hiriac, eta hegoaldea eta celhaiac egoiliarrez betheac cirenean?
8 Eta Jauna Çacariasi minçatu citzaioen, cioelaric:
9 Hau dio armadetaco Jaunac: Çucenari cintasunean emoçuete bere bidea, eta batbedera urricalcor eta urricalmendutsu içan bedi bere anaiaren alderaco eguincetan.
10 Gaizquiric ez eguin alhargunari, umeçurçari, arrotzari eta beharrari; guiçonac ez beça bere anaiaren contra tzarqueriaric asma bere bihotzean.
11 Eta oharric ez dute ekarri nahi içan, eta urrunduz itzuli dute guibela, eta ez aditzeco, gortu dituzte beharriac.