1 Eta armadetaco Jaunac solas eguin çarodan, erranez:
2 Hau dio armadetaco Jaunac: Onhirizco handiz onhetsi dut Sion, eta gaitzirizco handiz gaitzetsi dut hura.
3 Hau dio armadetaco Jaunac: Itzuli naiz Sionen gana, eta Jerusalemeren erdian eguinen dut ene egoitza; eta Jerusaleme deithua içanen da eguiaren hiria; eta armadetaco Jaunaren mendia, mendi sainduetsia.
4 Hau dio armadetaco Jaunac: Oraino ere Jerusalemgo placetan ikusiren dire guiçon-çaharra eta atsoa, eta adinaren handiz makila escuan dabilan guiçona.