11 Ez diotet ordean populu hunen ondarrei leheneco egunen arabera eguinen, dio armadetaco Jaunac.
12 Bainan hequien erdian içanen da baquezco hacia; mahastiac emanen du bere fruitua eta lurrac bere uzta; ceruec emanen dute beren ihinça, eta populu hunen ondarrei goçaraciren diozcatet ontasun horiec oro.
13 Eta hau guerthaturen da: Judaco etchea, eta Israelgo etchea, madaricionetan içatu çareten beçala jendaietan, hala-hala salbaturen çaituztet, eta içanen çarete benedicionetan; ez içan beldurric, indar emoçuete çuen escuei.
14 Ecen hau dio armadetaco Jaunac: Nola gogoan hartu baitut çuei atsecabe ematea, çuen aitec hasarretzera hicitatu nautenean, dio Jaunac,
15 Eta ez bainaiz urricaldu; hala-hala itzuliric gogoan hartu dut egun hauquietan Judari eta Jerusalemeri ongui eguitea. Ez içan beldurric.
16 Huna beraz cer egonen duçuen: Eguiaz minça çaitezte cein çuen lagunari; cintasuna eta baquezco erabaquiac athera çatzue çuen atheetan.
17 Çuen bihotzetan ez beçaçue gaizquiric asma ceinac çuen adisquidearen contra, eta ez beçaçue gueçurrezco cina maitha; ecen horiec oro nic hastio ditudanac dire, dio Jaunac.