17 Çuen bihotzetan ez beçaçue gaizquiric asma ceinac çuen adisquidearen contra, eta ez beçaçue gueçurrezco cina maitha; ecen horiec oro nic hastio ditudanac dire, dio Jaunac.
18 Eta ilki citzaitan armadetaco Jaunaren hitza, cerralaric:
19 Hau dio armadetaco Jaunac: Laugarren hilabetheco barura, borzgarrenecoa, çazpigarrenecoa eta hamargarrenecoa, bozcario eta jaucitara eta besta-buru ederretara bihurturen çaizquio Judaco etcheari: bakarric maitha çatzue eguia eta baquea.
20 Hau dio armadetaco Jaunac: Içanen da ordua, ceintan ethorriren baitire populuac eta egoiliarrez betheco baitituzte hiri hainitz.
21 Eta egoiliarrac bat bercea gana goanen dire, diotelaric: Goacen eta errequei deçagun Jaunaren beguithartea, eta bilha deçagun armadetaco Jauna. Eta berceac ihardetsico du: Heldu naiz ni ere.
22 Eta hainitz populu eta jendaqui hazcarrac Jerusalemera ethorrico dire armadetaco Jaunaren bilhatzera eta Jaunaren beguithartearen errequeitzera.
23 Hau dio armadetaco Jaunac: Hori içanen da, noiz-etare hamar guiçonec, jendaien minçaia gucietaricacoec, hartuco baitute Judu baten petraila, diotelaric: Çuequin goanen gare, ençun dugu ecen çuequin dela Jaincoa.