20 Hau dio armadetaco Jaunac: Içanen da ordua, ceintan ethorriren baitire populuac eta egoiliarrez betheco baitituzte hiri hainitz.
21 Eta egoiliarrac bat bercea gana goanen dire, diotelaric: Goacen eta errequei deçagun Jaunaren beguithartea, eta bilha deçagun armadetaco Jauna. Eta berceac ihardetsico du: Heldu naiz ni ere.
22 Eta hainitz populu eta jendaqui hazcarrac Jerusalemera ethorrico dire armadetaco Jaunaren bilhatzera eta Jaunaren beguithartearen errequeitzera.
23 Hau dio armadetaco Jaunac: Hori içanen da, noiz-etare hamar guiçonec, jendaien minçaia gucietaricacoec, hartuco baitute Judu baten petraila, diotelaric: Çuequin goanen gare, ençun dugu ecen çuequin dela Jaincoa.