3 Hau dio armadetaco Jaunac: Itzuli naiz Sionen gana, eta Jerusalemeren erdian eguinen dut ene egoitza; eta Jerusaleme deithua içanen da eguiaren hiria; eta armadetaco Jaunaren mendia, mendi sainduetsia.
4 Hau dio armadetaco Jaunac: Oraino ere Jerusalemgo placetan ikusiren dire guiçon-çaharra eta atsoa, eta adinaren handiz makila escuan dabilan guiçona.
5 Eta hirico plaçac betheco dire hango placetan dosteta harico diren mutticottoz eta nexcaz.
6 Hau dio armadetaco Jaunac: Baldin populu hunen ondarren beguiei gaitz iduritzen baçaiote hori egun hequietaco, gaitz içanen othe çaiote ene beguiei? dio armadetaco Jaunac.
7 Hau dio armadetaco Jaunac: Huna non itzurraraciren dudan nic ene populua iguzquia ilkitzen den lurretic eta etzaten den lurretic.
8 Eta erakarriren ditut, eta Jerusalemeren erdian egonen dire; eta içanen dire ene populua, eta ni içanen naiz hequien Jaincoa, eguian eta çucentasunean.
9 Hau dio armadetaco Jaunac: Oi çuec, profeten ahotic aguinça hauquiec egun hequietacotzat aditzen ditutzuenac, armadetaco Jaunaren etcheco asentuac arthiquiac diren egunean, emoçuete çuen escuei, eguin dadiençat temploa.