4 Hau dio armadetaco Jaunac: Oraino ere Jerusalemgo placetan ikusiren dire guiçon-çaharra eta atsoa, eta adinaren handiz makila escuan dabilan guiçona.
5 Eta hirico plaçac betheco dire hango placetan dosteta harico diren mutticottoz eta nexcaz.
6 Hau dio armadetaco Jaunac: Baldin populu hunen ondarren beguiei gaitz iduritzen baçaiote hori egun hequietaco, gaitz içanen othe çaiote ene beguiei? dio armadetaco Jaunac.
7 Hau dio armadetaco Jaunac: Huna non itzurraraciren dudan nic ene populua iguzquia ilkitzen den lurretic eta etzaten den lurretic.
8 Eta erakarriren ditut, eta Jerusalemeren erdian egonen dire; eta içanen dire ene populua, eta ni içanen naiz hequien Jaincoa, eguian eta çucentasunean.
9 Hau dio armadetaco Jaunac: Oi çuec, profeten ahotic aguinça hauquiec egun hequietacotzat aditzen ditutzuenac, armadetaco Jaunaren etcheco asentuac arthiquiac diren egunean, emoçuete çuen escuei, eguin dadiençat temploa.
10 Ecen baldin egun hauquiec baino lehen sariric gabe baciren guiçonen eta acienden lanac; ez sarcen cenac ez ilkitzen cenac baqueric ez baçuten hesturaren ariaz; eta guiçon guciac utzi baditut, bat berceari jaçarca;