10 Eta Efraimdic eceztaturen dut orga-lasterra, eta Jerusalemetic çaldia, eta guerlaco arrambela hautsia içanen da; eta baquea diote jendaiei erançunen; eta haren ahala hedaturen da itsasotic itsasora eta hibaietaric lurraren bazterretaraino.
11 Çuc halaber çure batasuneco odolaz atheratu ditutzu çure gathibuac ur gabeco putzutic.
12 Hazcargailura bihur çaitezte, phesquiçaren gathibuac; bihurturen darozquitzuet egun bikunca aguincen darozquitzuedan onac.
13 Ceren arrambela beçala ene escuan hedatu dut Juda, eta bethe dut Efraimen arrambela; eta, oi Sion, çure semeac jauçaraciren ditut hire semeen gainera, oi Grecia; eta eçarriren çaitut hala-nola hazcarren ezpata.
14 Eta hequien gainera aguerturen da Jainco Jauna, eta simista beçala ilkiren da haren guecia; eta Jainco Jaunac durrundaraciren du turuta, eta hegoa-xirimolan goanen da.
15 Armadetaco Jaunac gueriçaturen ditu; eta iretsiren dituzte etsaiac, eta habalaco harriez cebaturen dituzte; eta hequien odolaz arnoz beçala dire hordituren, eta betheco dire hala-nola sacrificioetaco xatac eta aldareco adarrac.
16 Eta beren Jainco Jaunac salbaturen ditu egun hartan bere populuco arthaldea beçala; aria hortaz harri sainduac landatuac içanen dire haren lurrean.