3 Eta erreguec erran cioen Aspheneci, ebaquiez cargutua cenari, erakar cetzan Israelgo umeetaric, erregueen eta buruçaguien odoleticaco
4 Guiçon-gazte cembait, estacururic batere gabeac, gorphutzez ederrac, çuhurcian arguituac, anceetan trebeac eta jaquitateetan ikasiac, eta erregueren jaureguian egon citazqueenac, hequiei irakastecotzat caldearaz iscribatzen eta minçatzen.
5 Eta erreguec eman çaroeten egun bakotcheco bicigarria bere jatecoetaric eta berac edaten çuen arnotic, arren-eta hirur urthez haciac içan ondoan, guero egon citecençat erregueren aitzinean.
6 Beraz, hequietan guerthatu ciren Judaco umeetaric, Daniel, Ananias, Misael eta Açarias.
7 Eta ebaquien buruçaguiac eman çaroezten icenac, Danieli Baltasarrena, Ananiasi Sidraquena, Misaeli Misaquena, eta Açariasi Abdenagorena.
8 Bada, Danielec bere baithan gogoa hartu çuen, etzela lohitu behar erregueren mahaineco jatecoez eta harec edaten çuen arnoaz, eta othoiztu çuen ebaquien buruçaguia utz ceçan kutsutic bere buruaren beguiratzera.
9 Jaincoac berriz, Danieli eman ciozcan ebaquien buruçaguiaren beguithartea eta esquer ederra.