Danielen Profecia 10 BHNT

1 Persiarren erreggue Ciroren hirugarren urthean, Danieli, icengoitiaz Baltasarri, aguertua içan citzaioen solas bat, solas eguiazco eta indar handicoa. Eta ardietsi çuen solasa, ecen ikuspenean aditza behar da.

2 Egun hequietan, ni Daniel nigarrez egon nincen hirur astez.

3 Ez nuen jan goçoa çuen oguiric; eta etzen ez haraguiric ez arnoric ene ahoan sarthu, eta gançugailuz ere ez nincen gançutu, hirur asteetaco egunac bethe arteo.

4 Bada lehen hilabetheco hogoi eta laugarren egunean, Tigrisa deitzen den hibai handiaren bazterrean nincen.

5 Eta beguiac goititu, eta ikusi nuen: eta hara guiçon bat liho-oihalez jauncia, eta urhe ederreneticaco guerrico batez tincatua çuen guerria.

6 Eta haren gorphutza crisolita beçalacoa cen, eta haren beguitharteac simistaren itchura çuen, eta haren beguiec argui bicia iduri çuten; eta haren beloec eta beheiti oinetarainocoec cobre kaldatuaren itchura beçala çuten; eta haren hitzetaco minçoac iduri çuen oste baten burrumba.

7 Bada, nic Danielec bakarric ikusi nuen ikuspena; enequin ciren guiçonec berriz, etzuten ikusi, bainan laztura gaitza jauci citzaioten, eta gordegailu batera ihes eguin çuten.

8 Ni aldiz, bakarric utzi ninduten, eta ikusi nuen ikuspen handi hura; eta etzen ene baithan indarric guelditu, eta ene beguithartea ere itchuragaiztu ene baithan, eta alditchartu nincen, eta ez nuen indarric den gutiena.

9 Eta aditu nuen haren solasetaco minçoa, eta aditzearequin, lurrera ahuspeca eroria nindagoen, eta ene beguithartea lurrari josia cen.

10 Eta hara escu batec uquitu ninduela, eta jaiqui ninduen ene belhaunen eta escuen gainera.

11 Eta erran içan çarotan: Daniel, lehietaco guiçona, ardietsatzu nic erraten darozquitzudan hitzac, eta çaude xutic; ecen orai çure gana igorria naiz. Eta solas hori erran çarotanean, xutitu nincen ikaran.

12 Eta erran çarotan: Ez ici, Daniel; ceren lehembicico egunetic, ceintaric çure bihotza aditzeari eman baituçu, çure Jaincoaren aitzinean atsecabetan sarthuz, ençunac içan dire çure hitzac, eta çure solasen gatic naiz ethorria.

13 Bada Persiarren erresumaco buruçaguiac gogor eguin darot, hogoi eta bat egunez; eta hara Mixel, lehembicico aitzindarietaric bat, ethorri dela ene laguncera; eta ni hor guelditu naiz Persiarren erreguearen aldean.

14 Ethorri naiz, berriz, çure arguitzera çure populuari azquen egunetan guerthatu behar çaioenaz; ecen ikuspen hau oraino urrungo egunençat da.

15 Eta horrelaco solasac erraten çarozquidanean, beguithartea lurrari erran nioen, eta ixilic nindagoen.

16 Eta hara guiçaseme-itchurac uquitu cituela ene ezpainac; eta ahoa idequiz, minçatu nincen, eta ene aldean çagoenari erran nioen: Ene Jauna, çu ikustearequin ene çainec amor eguin dute eta ene baithan ez da indarric batere guelditu.

17 Eta nola ene Jaunaren cerbitzaria minçaturen ahal da ene Jaunarequin? ecen ez da ene baithan guelditu indarric batere, eta hatsa ere ithotzen hari çait cinçurrean.

18 Berriz uquitu ninduen beraz guiçon-itchura beçalaco harec, eta hazcartu ninduen,

19 Eta erran çarotan: Lehietaco guiçona, ez ici; baquea çuri; indar har çaçu, eta içan çaite hazcar. Eta enequin minço celaric, bizcortu nincen, eta erran naroen: Minça çaite, ene Jauna, ceren hazcartu bainauçu.

20 Eta ihardetsi çarotan: Ez othe daquiçu certara ethorri naicen çure gana? Eta orai itzulico naiz Persiarren erreguearen contra guducatzera. Ilkitzen nincelaric aguertu çait Greciarren buruçaguia bidean heldu dela.

21 Gucia gatic eçagutaraciren darotzut cer den xedatua eguiazco iscribuan; eta horietan orotan nihor ez da ene lagunçaile, baicic-ere Mixel, çuen aitzindaria.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14