1 Bada, ni, Dario Mediarraren lehembicico urthetic, banindagoen laguncen, haren gogorceco eta hazcarceco.
2 Eta orai eçagutaraciren darotzut eguia. Hara hirur erregue jarrico direla oraino Persian, eta laugarrenac bilduco ditu gucien gainetic aberastasun gaitzac; eta bere aberastasunez garai içanen denean, subermaturen ditu guciac Greciarren erresumaren contra.
3 Bainan jaiquiren da erregue bat hazcarra, eta bothere handirequin nausituren da, eta gogaraco dituenac eguinen ditu.
4 Eta noiz-etare nausi jarriren baita, urratua içanen da haren erresuma eta lau haiceetara berecia, bainan ez haren ganicaco ondoreençat, ez-etare nausi egon deneco bere botherearen arabera; ecen haren erresuma çathicatua içanen da atzeen artean ere, aiphatuez landa.
5 Eta hegoaldeco erreguea hazcarturen da, eta hunen garai içanen da haren azpico aitzindarietaric bat, eta botherez guehiago içanen da; ecen haren nausitasuna hedadura gaitzecoa içanen da.
6 Eta cembait urtheren buruan batasun eguinen dute; eta hegoaldeco erregueren alaba ethorrico da ipharreco erreguearequin ezconcera, eta ez du ardietsico besoco hazcartasuna, eta haren odolac ez du iraunen; eta bera, eta bera erakarri çuten eta berari ordu arteo indar ematen cioten berarequilaco guiçon-gazteac, etsaien escuetara içanen dire arthiquiac.
7 Eta haren erroetaric ilkico da gando bat; eta armada batequin ethorriren da, eta ipharreco erregueren lurretan sarthuren da; eta hequiei nahi duena eguinen diote, eta nausituren da.
8 Eta berçalde Eguiptora preso eramanen ditu hango jaincoac eta guiçamoldeac, eta cilharrezco eta urhezco unci baliosac ere: hura gaihenduren çaio ipharreco erregueari.
9 Eta hegoaldeco erreguea sarthuren da erresuman, eta bere lurrera bihurturen da.
10 Berriz, ipharreco erreguearen semeac suminduren dire; eta osteca bilduco dituzte asco armada; eta hura laster eguinez ethorriren da, eta bazter guciac estaliz; eta itzuliren eta suharturen da, eta gudutan lothuren da haren armadarequin.
11 Eta hegoaldeco erreguea hicitatua ilkico da, eta gudu emanen dio ipharreco erregueari; eta xuxenduco du armada bat gaitza, eta oste handi bat arthiquia içanen da haren escuetara.
12 Eta ostea hartuco du, eta hantuco çaio bihotza, eta asco mila erorraracico ditu ezpataren azpira; bainan ez da nausituco.
13 Ecen itzuliren da ipharreco erregue, eta xuxenduren du oste bat, lehenecoa baino hainitz handiagoa; eta epheen eta urtheen buruan laster eguinen du armada handiarequin eta dirutze gaitzequin.
14 Eta egun hequietan asco dire jaiquiren hegoaldeco erreguearen contra; çure populuco legue-hausleen semeac ere alchaturen dire, bethe dadiençat profecia, eta erorico dire.
15 Eta ethorriren da ipharreco erreguea; eguinen ditu tranchadac eta hartuco hiriric hazcarrenac; eta hegoaldeco besoec ecin jasanen dute, eta hango hautac jaiquico dire, buru eguiteco, eta ez dute indarric içanen.
16 Eta ipharreco erregueac hegoaldecoaren gainean eguinen du atseguin duqueena, eta hari buru eguinen dioenic ez da içanen, eta jarriren da lur ospatuan, ceina iretsia içanen baita haren escuaren azpian.
17 Eta harec beguithartea itzuliren du hegoaldeco erreguearen erresuma guciaz jabetzeco; eta çucentasuneco itchurac erabiliren ditu harequin; eta bere alabaric ederrena emanen dio ezconçaz, haren erresumaren eragozteco gogoz; bainan ez da bere xedeetara helduren, eta alaba ez du atde içanen.
18 Eta irlen contra itzuliren du beguithartea, eta harturen ditu asco; eta gueldiaraciren du ahalquea ematen cion aitzindaria; eta bere gainera bihurturen çaio lehen berceei ematen cioten ahalquea.
19 Eta itzuliren du beguithartea bere erresumaco lurrera; eta behaztopaturen da, eta erorico da, eta ez da guehiago aurkituren.
20 Eta haren orde jarriren da guiçonic putrusena, eta erreguetasuneco ohoreari gutienic egoquia; eta egun laburric barnean xahutua içanen da, eta ez guerlaco suan ez-eta gudutan.
21 Haren orde jarriren da guiçon erdeinatu bat, eta ez diote emanen erreguetasuneco ohorea; bainan ethorriren da icilca, eta cimarkuz ardietsiren du erreguetasuna.
22 Eta haren contra guducatuco denaren besoac, haren aitzinean içanen dire garhaituac eta trencatuac, eta oraino batasuneco buruçaguia ere bai.
23 Eta adisquidançac eguin ondoan, cimarkua erabiliren du haren contra; eta iganen da, eta armada xumearequin garhaituren du.
24 Eta hiriric aberatsenetan eta gorienetan sarthuren da, eta eguinen du haren aitec eta aiten aitec eguin içan ez dutena; eramanen ditu hango harrapaquin, buluzquin, aberastasunac; hiri hazcarrenen contra erabiliren ditu bere asmuac, eta hori muga bateraino.
25 Eta haren indarra eta haren bihotza hegoaldeco erreguearen contra bizturen dire armada handi batequin; eta asco lagunçaz eta hainitz hazcarrez guerlara hicitatua içanen da hegoaldeco erreguea; eta ez dire gogorretic egonen, ceren asmuac erabilico baitire haren contra.
26 Eta harequin oguia jaten dutenec xahuturen dute, eta haren armada lehertua içanen da, eta asco hilac dire eroriren.
27 Bi erregueen bihotza ere gaizqui eguitera atzarria içanen da; eta mahain berean minçaturen dire gueçurca, eta ez dire baliaturen, ceren akabança oraino berce muga bateco içanen baita.
28 Eta ipharraldeco erreguea bere lurrera aberastasun handiequin bihurturen da; eta haren bihotza legue sainduaren contra içanen da; eta eguinen du bidegabe, eta bere lurrera itzuliren da.
29 Eta muga berecian bihurtuco eta hegoaldera ethorrico da; eta azquen aldia ez da lehembicicoa iduri içanen.
30 Eta haren gainera ethorrico dire unciac eta Erromarrac; eta joa içanen da, eta bihurtuco da, eta gaitzirizcotan sarthuco da sainduteguico leguearen contra, eta eguinen du bidegabe; eta itzulico da, eta asmuqueta harico da sainduteguico leguea utzi dutenen contra.
31 Eta haren ganic ethorrico dire guiçonac eta lohituco dute Jainco hazcarraren sainduteguia; eta kenduco dute bethico sacrificioa eta eçarrico desmasiaco hatsgarriqueria.
32 Impioec maulaz erabiliren dituzte aleguiac leguearen gainean: ordean bere Jaincoa eçagutzen duen populuac leguea iduquiren eta haren arabera eguinen du.
33 Eta populuaren arteco guiçon arguituec arguituren dituzte berce asco, eta eroriren dire ezpataren, garraren, gathibutasunaren eta orduco harrapaquerien azpira.
34 Eta erori ondoan, alchaturen dire lagunça xume baten bidez, eta asco hequiei malçurquerian iratchiquiren dire.
35 Eta arguituetaric içanen dire erorico direnac suan garbi ditecençat; hauts bilhaca, eta xuri ditecen muga berecia ethorri artean, ceren oraino berce ordu bat içanen baita.
36 Eta erreguec nahi duena eguinen du; eta goitituren eta jainco gucien contra alchaturen da; eta buruiopez minçaturen da jaincoen Jaincoaren contra; bere asmuetan aitzinatuz goanen da, Jaincoaren hasarrea bethe dadien arteo; erabaquia ecen emana da.
37 Eta bere arbasoen Jaincoarençat ez du ikustateric içanen; eta emacoitasunean sarthua egonen da, eta edocein jaincoz axolaric ez du içanen; ecen gauça gucien contra alchatuco da.
38 Aldiz, agur ekarriren dio Maocim jaincoari bere toquian; eta urheaz, cilharraz, harri eta gauça baliosez ohore emanen dio haren arbasoec eçagutu ez duten jainco bati.
39 Eta harico da Moacimi indar ematen eçagutu duen jainco arrotzarequin; eta hura adoratzen dutenen ospea berhaturen du, eta escu emanen diote hainitzen gainean, eta urruric bereciren diote lurra.
40 Eta ordu esleituan haren contra guducaturen da hegoaldeco erreguea; eta ipharrecoa phesia beçala goanen çaio contra orga-lasterrequin, çaldizcoequin eta unciqueta handi batequin; eta haren lurretan sarthuren da, eta oro xahutuz iraganen da.
41 Eta ospezco lurrean sarthuren da, eta lur hainitz içanen dire herrautsiac; aldiz haren escuari itzurico diren bakarrac, Edom, Moab eta Amonen semeen buruçaguien lurrac içanen dire.
42 Eta escua hedaturen du lurren gainera, eta Eguiptoco lurra ez da itzuriren.
43 Eta urhe eta cilhar murruez eta Eguiptoco gauça balios guciez nausi eguinen da, eta Libia eta Ethiopia gaindi ere iraganen da.
44 Eta iguzqui-aldetic eta ipharretic berriec asaldutan emanen dute; eta oste handi batequin ethorriren da, oro xahutu eta asco hil beharrez.
45 Eta bere olha landaturen du Apadnon itsasoen artean, mendi ospedun eta sainduaren gainean; eta içanen da mendi gainera, eta nihorc ez baitio lagunçaric emanen.