1 Baltasar erreguearen erreguetasuneco hirugarren urthean, niri aguertu citzaitan ikuspen bat, nic Danielec hastean içan nuenaz gueroztic.
2 Ikusi içan nuen ene ikuspenean, Susaco campan nincelaric, Elamgo herrialdean baita hura; ikusi nuen beraz ene ikuspenean Ulaico athean nincela.
3 Eta goititu nituen beguiac, eta ikusi nuen, eta hara ahari bat aincira baten aitzinean çagoela; bacituen adar handi batzu, eta bat bercea baino handiagoa eta handituz cihoana cen. Guero
4 Ikusi nuen aharia, mendebalerat, ipharrerat eta hegoarat adar-ukaldica hari cela; eta basabere guciec ecin cioçoqueten buru eguin, ez-eta haren ganic itzur beren buruac; eta nahi çuena eguin çuen, eta handi bilhacatu cen.
5 Eta ni erneric nindagoen: hara berriz, ahuncetaricaco aker bat mendebaletic heldu cela lurraren hedadura gucian, eta etzuen uquitzen lurra; bada, akerrac baçuen bi beguien artean adar bat gaitza.
6 Eta athean xutic ikusi nuen ahari adarduneraino ethorri cen, eta gainera laster eguin cioen bere indarraren oldarrean.
7 Eta ahariari hurbildu cenean, jauci citzaioen gainera, jo çuen eta hautsi ciozcan bi adarrac, eta ahariac ecin ihardets cioçoqueen; eta lurrerat arthiqui çuenean, osticatu çuen, eta nihorc etzeçaqueen haren azpitic athera.
8 Akerra berriz, ikaragarri handi eguin cen; eta hala handitu cenean, hautsi cen haren adarra, eta haren azpitic ilki ciren lau adar, ceruco lau haiceetara çaudecenac.
9 Aldiz, hequietaric batetaric ilki cen adar xume bat, eta handitu cen hegoalderat eta iguzqui-alderat eta indarraren contra;
10 Eta alchatu cen ceruetaco armadaraino; eta armadatic eta içarretaric asco arthiqui eta oin-pean erabili cituen.
11 Eta armadaco buruçaguiraino alchatu cen eta kendu çaroen bere egundainoco sacrificioa eta eragotzi bere sainduespeneco toquia.
12 Berriz, indarra emana çaio bethico sacrificioaren contra bekatuen ariaz, eta eguia lurrerat arthiquia içanen da. Eguinen du nahi duena eta ongui atheratuco çaio.
13 Eta aditu nuen minçatzen sainduetaric bat; eta saindu batec erran çaroen berce minço cen bati, ez daquit ceini: Noiz arteo egonen dire hola ikuspen hau, bethico sacrificioa eta eguin den inconiamenduaren bekatua? noiz arteo oin-petan erabilico dire sainduteguia eta Jaincoaren armada?
14 Eta ihardetsi çaroen: Arratseraino eta goiceraino, bi mila eta hirur ehun egunez, eta guero sainduteguia içanen da garbitua.
15 Nic berriz, Danielec ikusten nuelaric ikuspen hori, eta bilhatzen nincelaric cer erran nahi çuen, hara guiçon itchura bat beçala jarri cela xutic ene aitzinean.
16 Eta aditu nuen Ulai erditic guiçon minço bat, eta oihu eguin çuen eta erran: Gabriel, ardietsaraz dioçoçu ikuspen hau.
17 Eta ethorri cen, eta ni nincen toquiaren ondoan jarri cen; eta ethorri cenean, ahuspez erori nincen ikaran; eta erran çarotan: Adi çaçu, guiçasemea, ceren ephearen buruan betheco baita ikuspen hau.
18 Eta niri minço celaric, erori nincen ahuspez lurrera; eta uquitu ninduen eta xutic eçarri ene oinen gainean.
19 Eta erran çarotan: Nic erakutsiren darozquitzut madaricionearen buruan guerthatzecoac direnac; ecen epheac badu bere akabança.
20 Adarrac cituela ikusi duçun aharia, Mediarren eta Persiarren erregue da.
21 Akerra berriz, Greciarren erregue da; eta haren beguien artean cen adar handia, lehembicico erreguea da.
22 Aldiz, adar hura hautsi den ondoan, haren orde ilki dire lau; lau erregue ilkico dire haren jendaquitic, bainan ez haren indarrarequin.
23 Eta hequiec erreguinatu ondoan, tzarqueriac berhatu ditazqueenean, jaiquico da erregue bat, beguithartez ahalquegabea eta gauça gordeac aditzen dituena.
24 Eta haren ahala hazcarturen da, bainan ez haren indarrei esquer: eta sinhets ditaqueenaz gaindi, xahuturen ditu bazter guciac; eta gurenduz goanen da, eta nahi duena eguinen du. Eta hilen ditu hazcarrac eta sainduen populua
25 Nahi duenaren arabera. Eta haren escuan cimarkua berearequin atheratuco da; eta hantuco çaio bihotza; eta gauça gucien nasaician, hilen ditu asco; eta alchaturen da buruçaguien buruçaguiaren contra; eta guiçonaren escua gabe, lehertua içanen da.
26 Eta errana den goiceco eta arratseco ikuspena, eguia da; çuc beraz ciguila çaçu ikuspena, asco egunen buruan guerthatu beharra delacoz.
27 Eta ni Daniel, hiratu eta asco egunez eri egon nincen; eta jaiqui ondoan, eguiten nituen erregueren lanac; eta harritzen nincen ikusipen hortaz; eta nihor etzen horren arguitzeco gai.