Danielen Profecia 6 BHNT

1 Darioc bere erresuman nahi içan eta eçarri cituen sei hogoi satrapa, erresuma guciaren gainean manatzeco.

2 Eta hequien gaineco eçarri cituen hirur buruçagui, ceinetaric bat baitzen Daniel, satrapec hequiei emateco beren ariac, eta erreguec etzeçan içan gogobeharduraric jasaiteco.

3 Danielec, bada, satrapa eta buruçagui guciac xitzen cituen, ceren Jaincoaren izpiritua nasaiago baitzen haren baithan.

4 Bada, erreguec burutan cerabilan hura erresuma guciaren gainean eçarcea; hargatic buruçaguiac eta satrapec ariaqueta çabilçan, Danielençat cerbait estacuru atzeman beharrez erregueren alderaco eguimbideetan; eta ecin aurkitu ahal içan çuten ez ariaric, ez-eta nabarmenceco bideric batere, fidela celacoz, eta den-gutieneco hutsic, ez-eta hutsaren aiheruric etzelacoz haren baithan atzematen.

5 Guiçon hequiec erran çuten: Daniel horri ez diogu cerbait aitzaquia kausituco, non-ez beharbada horren Jaincoaren leguean.

6 Orduan buruçaguiec eta satrapec malçurqui amainatu çuten erregue, eta hunela minçatu citzaizcon: Dario erreguea, menderen mendez bici çaite.

7 Batzarre iduqui dugu çure erresumaco aitzindari guciec, cargudunec, satrapec, bilçarrecoec eta juieec, athera dadiençat erregueren icenean erabaqui eta manamendu bat, nor-nahic eguiten badu cerbait galde hogoi eta hamar egunic barnean edocein jainco edo guiçoni, çuri ez bada, oi erregue, lehoinen cilhora içan dadien arthiquia.

8 Hargatic orai gogor çaçu erabaqui hori, eta iscriba çaçu manamendua, arren-eta Mediarrec eta Persiarrec eçarri leguea ez dadien içan aldatua, eta norinahiri haustea ez daquioen içan haiçu.

9 Beraz Dario erregueac eçarri eta atheratu çuen erabaquia.

10 Danielec hori jaquin çuen ondoan, erran nahi da legue eçarria cena, sarthu cen bere etcherat, eta bere salhaco leihoac Jerusalemeco alderat idequiric, egunean hirur aldiz, belhaunicatzen cen, adoratzen çuen bere Jaincoa eta aithor bihurcen çuen haren aitzinean, lehen eguiten ohi çuen beçala.

11 Beraz, ardurarequin bilhatzen ciren guiçon horiec atzeman çuten Daniel bere Jaincoari hari citzaioela othoizca eta errequeica.

12 Eta erregueren gana iganic, bere erabaquiaren gainean erran cioten: Oi erregue, ez othe duçu manatu edocein guiçonec othoitz deçan jaincoetaric edo guiçonetaric norbait hogoi eta hamar egunic barnean, çu ez bada, oi erregue, arthiquia içanen dela lehoinen cilhora? Hequiei ihardestean, erreguec erran çuen: Solas hori eguia da Mediarren eta Persiarren erabaquiaren arabera, ceina haustea ez baita cilhegui.

13 Orduan ibardetsiz, erran çuten erregueren aitzinean: Judaco gathibuen umeetaric batec, Danielec, ez du axolaric iduqui çure legueaz eta atheratu duçun erabaquiaz, bainan egunean hiruretan egoten da othoitzean.

14 Solas hori aditu çuenean, erreguec atsecabe handia içan çuen; eta Danielen alde eçarri çuen bihotza, haren salbatzeco, eta iguzquia sarthu arteo haritu cen hura atheratu beharrez.

15 Bainan guiçon hequiec eçagutzen baitzuten erregueren gogoa, erran çaroten: Jaquiçu, erregue, Mediarretan eta Persiarretan legue dela, erreguec atheratu erabaqui baten mudatzea ez dela cilhegui.

16 Orduan erreguec manatu, eta erakarri çuten Daniel, eta lehoinen cilhora arthiqui çuten. Eta Danieli erran cioen erreguec: Çure Jainco bethi adoratzen duçunac, berac libraturen çaitu.

17 Eta ekarri çuten harri bat, eta eçarri çuten cilhoaren gainean, eta erreguec bere ciguiluaz eta bere handien ciguiluaz jo çuen, etzedinçat Danielen contra deusere eguin.

18 Eta erregue goan cen bere etcherat, eta etzan cen afaldu gabe; haren aitzinera jatecoric etzuten ekarri, eta berçalde loac ihes eguin cioen.

19 Orduan erregue, arguiaren lehembicico cirrintan jaiquiric, çalhuric goan cen lehoin-cilhora.

20 Eta cilhora hurbilcean, doiamenezco minço batequin oihu eguin çuen, eta Danieli minçatu citzaioen: Daniel, Jainco biciaren cerbitzaria, çure Jainco bethi cerbitzatzen duçunac atheratu ahal othe içan çaitu lehoinen horcetaric?

21 Eta Danielec erregueri ihardestean, erran çuen: Oi erregue, menderen mendez bici çaite.

22 Ene Jaincoac igorri du bere ainguerua, hersi dituena lehoinen ahoac, eta ez darotade minic eguin; ceren haren aitzinean çucentasuna aurkitu baita ene baithan; eta çure aitzinean ere, oi erregue, gaizquiric ez dut eguin.

23 Orduan erregue bozcario handitan sarthu cen horren ariaz, eta manatu çuen, cilhotic athera ceçaten Daniel; eta Daniel atheratua içan cen cilhotic, eta dainuric batere etzen haren baithan aurkitu içan, sinheste içan çuelacoz bere Jaincoaren gainean.

24 Aldiz, erreguec manaturic, erakarri cituzten Danieli jaçarri cioten guiçon hequiec; eta lehoinen cilhora arthiquiac içan ciren berac eta beren haur eta emazteac; eta cilho-behereraino utzi gabe, lehoinec harrapatu cituzten, eta xehacatu cituzten hequien heçur guciac.

25 Orduan Dario erregueac iscribatu cioten haren erresuma gucian egoten ciren populu, leinu eta minçaia gucietaco guiçonei: Baquea berha eta berha bequiçue.

26 Nic emana da erabaquia, ene erre-suma eta manamenduco lurretan oro bici ditecen Danielen Jaincoaren ikaran eta beldurrean. Hura da ecen Jainco bicia eta bethierecoa menderen mendetan; eta haren erreguetasuna ez da eceztaturen eta haren ahalac iraunen du bethiraino.

27 Hura da libratzailea eta salbatzailea, eçagutzariac eta sendagailac ceruan eta lurrean eguiten dituena, lehoin-cilhotic Daniel libratu duena.

28 Bada, Danielec cargutan iraun çuen Darioren erreguetasunac becembat eta Ciro Persiarra erregatu arteo.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14