1 Babilonaco erregue Baltasarren lehembicico urthean, Danielec içatu çuen amets bat; eta bere ohean ilki citzaioen bere buruco ikuspena; eta ametsa iscribatzean, hitz gutitan eçarri çuen, eta laburzqui hersiz, erran çuen:
2 Gabaz ene ikuspenean ikusten nuen, eta hara ceruco lau haiceac itsaso handian guducatzen cirela.
3 Eta lau basabere handi, bata bercea-ez-beçalacoa, igaiten ciren itsasotic.
4 Lehembicicoac lehoin urrixa bat çuen iduri, eta bacituen arrano-hegalac. Beguira egon ninçaioen, hegalac atheratuac içan çatzaizcoeneraino; eta jaiqui cen lurretic, eta guiçona beçala oinen gainera jarri cen, eta eman cioten guiçon-bihotza.
5 Eta hara berce basabere bat, harça iduri, aldean jarri cela; eta haren ahoan eta horcetan hirur lerro ciren; eta hula erraten cioten: Jaic hadi eta jan çac haragui hainitz.
6 Guero beguira nindagoen, eta bara berce bat lehoinabarra iduri, eta hegalac bacituen hegastinac beçala, lau gaineco aldetic; eta basabere hartan baciren lau buru, eta ahala emana içan citzaioen.
7 Guero beguira nindagoen gabazco ikuspen hortan, eta hara laugarren basabere bat, ikaragarria, harrigarria eta indar gaitzecoa; burdinazco horz handi batzu bacituen; jaten çuen eta phorroscatzen, eta ondarrac çangoen azpian oincatzen cituen; hura baino lehen ikusi nituen berce basabereac ez-beçalacoa cen, eta bacituen hamar adar.
8 Adarrei beguira nindagoen, eta hara hequien erditic berce adar ttipi bat sorthu cela; eta lehembicico adarretaric hirur atheratuac içan citzaizcon aitzinetic eta hara adar hartan bacirela beguiac, guiçon-beguiac iduri, eta aho bat gauça handiac erraten cituena.
9 Beguira nindagoen, tronuac eçarri cituzten arteraino; eta egunetaco çaharra jarri cen; haren jauncia xuria cen elhurra beçala, eta haren buruco ileac ardi-ile garbiena beçala; su garrezcoa cen haren tronua, eta hartaco arrodac su kaldatuzcoac.
10 Suzco hibai bat fharrastaca ilkitzen cen haren beguithartetic; aingueruec miliunca cerbitzatzen çuten, eta hamar ehun miliunca çauden haren aitzinean juiea alkian jarri cen, eta liburuac idequiac içan ciren.
11 Beguira nindagoen adar harec erraten cituen solas handiac gatic, eta ikusi nuen basaberea hila içan cela, eta haren gorphutza xahutua eta surat arthiquia cela errea içateco;
12 Berce basabereen ahala ere kendua cela, eta hequien bicico iraupena xedatua cela ephe batera eta ephe bateraino.
13 Gabazco ikuspen batean nindagoen beraz beguira, eta hara guiçonaren semea beçala çathorla ceruco hedoiequin, eta egunetaco çaharraren gana heldu içan cen; eta haren aitzinera erakarri çuten.
14 Eta egunetaco çaharrac eman ciozcan ahala, ohorea eta erreguetasuna; eta populu guciec, leinu eta minçaia gucietaco guiçonec cerbitzaturen dute; haren ahala da bethirainoco ahala, eta kendua içanen etzaiona; eta haren erreguetasuna ez da galduco.
15 Laztu cen ene barnea; ni, Daniel, icitu nincen horietaz, eta nahasi ninduten ene buruco ikuspenec.
16 Han çaudenetaric baten gana hurbildu nincen, eta haren ganic eguia jaquin nahi nuen horien gucien gainean. Harec erran çarotan cer erran nahi çuten gauça horiec eta arguitu ninduen:
17 Lau basabere handi horiec dire lau erresuma, lurraren gainean alchatuco direnac.
18 Bainan Jainco guciz goraren sainduec hartuco dute nausitasuna; eta menderaino eta mendeetaco menderaino ardietsiren dute erreguetasuna.
19 Guero nahi içan nuen ardurarequin arguitu laugarren basabereaz, ceina baitien arras berceac-ez-beçalacoa eta guciz lazgarria; burdinazco horçac eta aztaparrac cituen; jaten eta phorroscatzen eta ondarrac çangoen azpian osticatzen cituen.
20 Eta nahi içan nuen arguitu buruan cituen hamar adarrez, eta sorthu citzaion berceaz, ceinaren aitzinean erori baitziren hirur adar; eta beguiac eta aho gauça handi errailea cituen adar hartaz, ceina berceac baino handiagoa baitzen.
21 Beguira nindagoen, eta hara adar harec sainduen contra guerla eguiten çuela eta nausitzen citzaiotela,
22 Egunetaco çaharra ethorri içan cen arteo; eta Guciz-Goraren sainduen alde erabaquia eman çuen; eta ethorri cen muga, eta sainduec ardietsi çuten nausitasuna.
23 Eta hunela minçatu cen: Laugarren basaberea, lurraren gainean içanen den laugarren erresuma da, erresuma guciac baino handiagoa içanen dena; eta lur gucia iretsico, eta osticatuco, eta xehacatuco du.
24 Aldiz, erresuma haren hamar adarrac, hamar erregue içanen dire; eta hequien ondotic jaiquico da berce bat, eta hura ahaldunagoa içanen da lehenecoac baino, eta aphalduco ditu hirur erregue.
25 Eta Guciz-Goraren contra minçatuco da hampurutsuqui, eta xahutuco ditu Guciz-Goraren sainduac, eta usteco du aida detzazqueela demborac eta legueac; eta haren escura emanac içanen dire ephe bateraino, bi ephe eta ephe baten erdia.
26 Eta juiea jarrico da hari ahalaren kenceco, eta hura xahutua eta galdua içan dadien akabançaraino;
27 Aldiz, erreguetasuna, ahala eta ceru guciaren azpian den erresumaren handitasuna emanac içan daquizquion Guciz-Goraren sainduen populuari; ceinaren erreguetasuna bethicoa baita; eta erregue guciec cerbitzatuco dute, eta ethordun içanen çaizquio.
28 Huntan akabatu cen solasa. Ni Daniel hainitz nahasten ninduten ene gogoetec, eta ene beguithartea gambiatu cen ene baithan; bainan solasa beguiratu nuen ene bihotzean.