1 Baltasar erregueac barazcari handi bat eman cioten bere handi-mandietaric milari, eta bakotchac edan çuen bere adinaren arabera.
2 Erreguec beraz (orducoz arnotua cen) manatu çuen ekar cetzazten, Jerusalemen içan cen templotic haren aita Nabucodonosorrec ekarri urhezco eta cilharrezco unciac, erreguec eta haren emazteec eta ohaideec hequietan edateco.
3 Orduan ekarri cituzten, Jerusalemen içan cen templotic hartu urhezco eta cilharrezco unciac; eta hequietan edan çuten erreguec eta haren handi-mandiec eta haren emazte eta ohaideec.
4 Arnoa edaten çuten, eta beren jainco urhezco, cilharrezco, cobrezco, burdinazco, çurezco eta harrizcoac laudatzen cituzten.
5 Oren berean aguertu ciren erhi batzu, erregue-salhaco harrasian, ganderailuaren parrean iscribatzen çuen guiçon baten escua iduri; eta erregue beguira çagoen iscribatzen hari cen escuco erhiei.
6 Orduan erregueren beguithartea itchuragaiztu cen, eta bere gogoetac asaldutan eçarcen çuten; eta haren guerrunceco guilçac malgutzen ciren, eta haren belhaunac elkarri joca hari ciren.
7 Hargatic erreguec hazcarqui oihu eguin çuen sarraraz cetzazten magoac, Caldearrac eta usnaguinac. Eta Babilonaco çuhurrei minçatuz, erreguec erran çuen: Edoceinec iracur deçaçuen iscribu hori eta eman diaçadan horren arguitasuna, purpuraz jauncico da, urhezco gathe bat içanen du lephoan, eta hirugarren içanen da ene erresuman.
8 Orduan erregueren çuhur sarthuac ciren guciec ecin iracurtu çuten iscribua, eta erregueri ecin eman cioten arguitasunic.
9 Horrec guehiago nahasi çuen Baltasar erreguea, eta aldatu citzaioen beguithartea, eta harequilaco handiac ere nahasten hari ciren.
10 Erreguina berriz, erregueri eta harequilaco handiei guerthatu citzaiotenaren ariaz, sarthu cen barazcarico salhara, eta erran çuen: Erregue, bici çaite bethi; çure gogoetac ez beitez nahas, eta çure beguithartea ez bedi deseguin.
11 Çure erresuman bada guiçon bat, jainco sainduen izpiritua berequin duena; eta çure aitaren egunetan, jaquitatea eta çuhurcia aurkitu dire haren baithan; ecen Nabucodonosor erregueac, çure aitac, eçarri ere çuen magoen, xarmatzaileen, Caldearren eta usnaguinen buruçagui; çure aitac, diot, oi erregue;
12 Ceren izpiritu hedatuagoa, gurbiltasuna, adigarria, ametsen arguitzeco ancea, segretuen aguercecoa, gauça coropilatuen çabalcecoa atzeman baitziren haren baithan, erran nahi da Danielen baithan, ceinari erreguec eman baitzaroen Baltasarren icena. Hargatic orai Daniel deithua içan bedi, eta harec emanen du arguitasuna.
13 Beraz erregueren aitzinera sarraraci çuten Daniel. Erreguec erran cioen lehenic: Çu çare Daniel Judaco ume gathibuetaricacoa, ene aita erreguec Judeatic hunat ekarria?
14 Çutaz aditua naiz, jaincoen izpiritua baduçula; eta jaquitatea, aditza eta çuhurcia çutan berceetan baino hedatuagoac aurkitu direla.
15 Eta orai ene aitzinera sarraraci dituzte mago jaquinsunac, iscribu horren iracurcera eta horren arguitasunaren ematera niri; eta hitz horien garbitasunic ecin atheratu dute.
16 Bainan çutaz aditu dut gauça itsuac argui eta coropilatuenac çabal detzazquetzula; baldin beraz gai baçare iscribu horren iracurceco eta horren garbitasunaren niri emateco, purpuraz jauncico çare, eta urhezco gathe bat içanen duçu lephoan, eta ene erresuman hirugarren aitzindari içanen çare.
17 Solas horiei ihardestean, Danielec erran çuen erregueren aitzinean: Çure emaitzac çuretzat, eta berce bati emotzu çure etcheco onac; gucia gatic iracurtuco darotzut iscribu hori, erregue, eta erakutsico darotzut cer erran nahi duen.
18 Oi erregue, Jainco guciz gorac çure aita Nabucodonosorri eman ciozcan erreguetasuna, handitasuna, ospea eta ohorea;
19 Eta hari erran cioen ahal handia gatic, populu, leinu eta minçaia orotaco guiçonac ikaran eta haren beldurrez çauden; hilarazten cituen nahi cituenac, nahi cituenac jotzen, alchatzen nahi cituenac, nahi cituenac aphalcen.
20 Bainan haren bihotza hantu cenean, eta haren izpiritua hampurusqueriari erran, kendua içan cen bere erresumaco tronutic eta iraici citzaioen bere ospea;
21 Eta guiçasemeen artetic kendua içan cen; haren bihotza ere lar-abereequilaco eçarria içan cen, eta basastoequin çuen bere egoitza; belharra halaber idiac beçala jaten çuen, eta haren gorphutzari ceruco ihinça çarion, eçagutu çuen arteo Guciz-Gorac duela ahala guiçonen erresuman, eta nahi duena eraiquitzen duela haren gainera.
22 Çuc ere, Baltasar, haren semeac, ez duçu beheratu çure bihotza, horiec oro cinazquien arren;
23 Bainan ceruco nausiaren contra alchatu çare; eta haren templeco unciac çure aitzinera ekarriac içan dire, eta hequietan edan duçue arnoa, çuc, çure handiec, çure emazte eta ohaideec; laudatu ditutzu halaber çure jainco cilharrezco, urhezco, cobrezco, burdinazco, çurezco eta harrizcoac, ceinec ez baitute ez ikusten, ez aditzen, ez hautematen; ez dioçu, berriz, ospe bihurtu Jaincoari, ceinac bere escuan baitaduzca çure hatsa eta çure bide guciac.
24 Hargatic harec igorri du escua ceinaren erhiac iscribatu baitu hatz horietan dena.
25 Hau da, berriz, hor xuxendua den iscribua: MANE, THECEL, PHARES.
26 Eta huna hitz horien arguipena: MANE: Jaincoac kondatu ditu çure erreguetasuneco egunac, eta azquena bethe da.
27 THECEL: Balançan eçarria içan çare eta phisuz escas atzemana.
28 PHARES: Çure erresuma bi çathi eguina, Mediarrei eta Persiarrei emana da.
29 Orduan, erregueren manuz, Daniel purpuraz jauncia içan cen, urhezco gathe bat inguratu cioten lephoan, eta oihu eguina içan cen, harec çuela erresuman hirugarren aitzindariaren escua.
30 Gau berean hila içan cen Baltasar Caldearren erregue.
31 Eta erresuman haren ondoco içan cen Dario Mediarra, ceinac baitzituen hirur hogoi eta bi urthe.