Danielen Profecia 13 BHNT

1 Bacen guiçon bat Babilonan çagoena, eta Joaquin cen haren icena.

2 Eta emazte bat hartu çuen Susana deitzen cena, Helciasen alaba, osoqui ederra eta Jaincoaren beldur cena.

3 Alabainan haren burhasoac prestuac baitziren, Moisen leguearen arabera irakatsi içan çuten beren alaba.

4 Bada, Joaquin hainitz aberatsa cen, eta sagardi bat baçuen bere etchearen aldean; eta Juduac haren gana bilcen ciren, orotaric aiphatuena celacoz.

5 Eta urthe hartan populutic juietzat eçarri cituzten bi guiçon-çahar, ceinetaz Jaunac erran baitzuen: Tzarqueria Babilonatic ilki cela juie çaharretaric, populuari hotsematen çaroetela iduri çutenetaric.

6 Çahar hequiec ardura ciren Joaquinen etchean; eta cerbait juiamenduren beharretan ciren guciac, hequien gana çathorcen.

7 Eta egüerdi gainera populua guibelerat goaten cenean, Susana sarcen eta bere senharraren sagardian ibilcen cen.

8 Eta çaharrac egun oroz ikusten çuten sarcen eta ibilcen, eta haren ganaco çalequeriac sutan eçarri cituen.

9 Eta tentutic jauci ciren, eta beguiac makurtu cituzten, ceruaren ez ikusteco, eta erabaqui çucenez ez orhoitzeco.

10 Biac beraz haren ganaco maitequeriaz çaurthuac ciren, eta etzuten beren mina elkarri salhatu.

11 Alabainan biec harequin etzan nahi, eta ahalque ciren elkarri aithorceco beren çalequeria.

12 Eta egun oroz ardura guehiagorequin bilhatzen çuten haren ikustea. Eta batac berceari erran cioen:

13 Goacen etcherat, ceren jateco tenorea baita. Eta ilkiric, elkar ganic bereci ciren.

14 Bainan guibelerat itzuliric, batera jo çuten berriz; eta elkarri galdatuz horren aria, beren çalequeria aithortu çuten, eta orduan elkarrequin hitzartu ciren Susana bakarric atzeman ceçaqueten arteaz.

15 Eta behar beçalaco egun baten bilhatzen hari cirelaric, guerthatu cen Susana sarthu cela, bezperan eta bezperagoan beçala, bi nescatcha bakarrequin, eta nahi içan çuen sagardian bere burua garbitu, ecic bero hari cen.

16 Eta han etzen nihor bi guiçon-çaharrac baicic, gordeac eta hari beguira çaudenac.

17 Erran cioten beraz nescatchei: Ekar diçadatzue olioa eta xahugailuac, eta hersatzue sagardico atheac, garbi nadien.

18 Eta manatu çuen beçala eguin çuten; hersi cituzten sagardico atheac, eta guibeleco athetic ilki ciren, harec manatu gaucen ekarceco; eta etzaquiten bi çaharrac barnean gordeac cirela.

19 Nescatchac ordean ilki cirenean, bi çaharrac jaiqui ciren, Susanaren gana laster eguin çuten, eta erran çaroten:

20 Huna, sagardico atheac hersiac dire, eta nihorc ez gaitu ikusten, eta gu çure guticiaz hartuac gare; hargatic eror çaite gure nahira, eta eguiçu gurequilacoa.

21 Baldin ez bacindu nahi, lekucotasun atheratuco dugu çure contra çurequin bacela guiçon-gazte bat, eta aria hortaz çure ganic igorri ditutzula nescatchac.

22 Susanac auhenequin erran çuen: Athecac ditut alde orotaric; ecen hori eguinen badut, heriotzea da enetzat; eguitea ez badut berriz, ez naiz çuen escuei itzurico.

23 Bainan enetzat hobe da, gaizquiric eguin gabe çuen escuetarat erorcea, Jaunaren aitzinean bekatu eguitea baino.

24 Eta Susanac deihadar eguin çuen: aldiz çaharrec ere haren contra oihu eguin çuten.

25 Eta batec laster eguin çuen sagardico athera, eta idequi çuen.

26 Etcheco sehiec beraz oihua aditu çutenean sagardian, guibeleco athetic lasterca sarthu ciren, cer cen ikusteco.

27 Bainan çaharrac minçatu cirenean, sehiac harrituac guelditu ciren, ceren ez baitzen egundaino horrelaco solasic Susanaz aiphatu. Eta eguin cen biharamuna.

28 Eta populua Joaquinen, haren senharraren etchera ethorri cenean, bi çaharrac ere ethorri ciren, Susanaren contra asmu tzarrez betheac, haren hilarazteco.

29 Eta populuaren aitzinean erran çuen: Igorraçue Susanaren, Helciasen alabaren, Joaquinen emaztearen bilha. Eta igorri çuten berehala.

30 Eta ethorri cen bere burhaso, haur eta ahaide guciequin.

31 Bada, Susana hainitz cen pinça eta beguithartez ederra.

32 Eta guiçatzar hequiec manatu çuten aguer ceçan beguithartea (ecic estalia çaducan), hala bederen ale citecen haren edertasunaz.

33 Haren ahaide eta eçagun guciac nigarrez çauden beraz.

34 Xutituric, berriz, populuaren erdian, bi çaharrec escuac eçarri cituzten haren buruaren gainean.

35 Harec nigarrez beguiratu çuen cerurat; ecen haren bihotzac Jauna baithan çaducan bere ustea.

36 Eta çaharrec erran çuten: Sagardian guinabilçalaric bakarric, hau sarthu da bi nescatchequin; hersi ditu atheac, eta bere ganic igorri ditu nescatchac.

37 Eta gordea çagoen muthil gazte bat ethorri çaio, eta hunequin etzan da.

38 Gu berriz, nola sagardi çoko batean baiquinen, ikusiric tzarqueria, gainera laster eguin diotegu, eta ikusi ditugu elkarrequin kutsatzen.

39 Eta ecin iduqui dugu muthila, gu baino hazcarragoa celacoz; eta atheac idequiric, camporat jauci da.

40 Huni ordean, atzeman dugunean galdatu diogu, nor cen muthil hura, eta ez darocu erran nahi içan: gauça hortaz lekuco gare.

41 Çaharrac eta populuaren juieac ciren beçala, osteac sinhetsi cituen, eta hilcera condenatu çuten Susana.

42 Susanac berriz, goraqui oihu eguin eta erran çuen: Jainco bethierecoa, gauça gorde gucien eçagutlea, eguin ditecen baino lehen gauça oroz jaquinsun çarena;

43 Çuc badaquiçu gueçurrezco lekucotasuna ekarri dutela ene contra; eta huna non hilcen naicen, hauquiec ene contra gaixtoqui asmatu dituztenetaric deusere eguin ez dudan arren.

44 Jaunac aldiz ençun çuen haren minçoa.

45 Eta hilcera çaramatelaric, Jaunac eraiqui çuen Daniel deitzen cen haur gazte baten izpiritu saindua.

46 Eta Danielec goraqui oihu eguin çuen: Ni garbi naiz hunen odolaz.

47 Eta haren ganat itzuliric, populu guciac erran çuen: Cer da atheratu duçun solas hori?

48 Eta Danielec, hequien erdian xutic, erran çuen: Israelgo semeac, hunen çoro othe çarete, non, ardietsi eta eçagutu gabe eguiaric cer den, condenatu baituçue Israelgo alaba bat?

49 Juiamendutara bihur çaitezte, ceren gueçurrezco lekucotasuna ekarri baitute hunen contra.

50 Populua herresacan itzuli cen beraz, eta çaharrec erran cioten Danieli: Çato, jar çaite gure erdian, eta argui gaitzatzu; ecen Jaincoac eman darotzu çahartasunaren ohorea.

51 Eta Danielec erran cioten: Berez çatzue horiec elkarren ganic urrun, eta juiatuco ditut nic.

52 Bata bercea ganic bereci cituztenean beraz, deithu çuen hequietaric bat, eta erran cioen: Tzarquerian çahartu gaixtaguina, orai gainera heldu çaizquic aitzinean eguitea hituen bekatuac,

53 Bidegabequeriazco erabaquiac atheratuz, hobenic etzutenac çaphatuz eta hobendunac libroric igorriz, noiz-etare Jaunac baitio: Ez duçu hilen hobengabea eta prestua.

54 Orai beraz emaztequi hau ikusi balin baduc, errac cer çuhamuren azpian muthilarequin solasean ikusi ditucan. Harec ihardetsi çuen: Lentisco baten azpian.

55 Danielec berriz, erran cioen: Bidezqui arthiqui duc gueçurra hire buruaren gain; ecen huna Jaincoaren aingueruac, haren escutic erabaquia harturic, bi erdi çathituren hauela.

56 Eta urruntaraciric çaharra, manatu çuen ethor çadien bercea, eta erran cioen: Canaandar hacia, eta ez Judaticacoa, edertasunac çoratu hau eta çalequeriac galdu dic hire bihotza.

57 Horrela eguiten cinaroeten Israelgo alabei; eta hequiec, beldurrac iduquitzen cituen çuequin solasean; bainan Judaco alabac ez du jasan çuen tzarqueria.

58 Orai erradac cer çuhamuren azpian atzeman ditucan elkarrequin minçatzen. Harec ihardetsi çuen: Haritz baten azpian.

59 Danielec berriz, erran cioen: Ederqui hic ere arthiqui duc gueçurra hire buruaren gain; ecen Jaunaren ainguerua xutic çagoc, ezpata escuan, erditic hire urratzeco, eta çuen bien hilceco.      

60 Hargatic baldarna gucia oihuca abiatu cen, eta benedicatu çuten Jaincoa, haren baithan iguriquimena daducatenac salbatzen dituena.

61 Eta batean jaiqui ciren bi çaharren contra, (ecen Danielec beren ahotic atzeman cituen gueçurrezco lekucotasuna erran çutela); eta berec beren lagunari eguin nahi içan cioten gaizquia jasanaraci çaroeten,

62 Moiseren leguearen arabera eguiteco; eta hil cituzten, eta odol hobengabea egun hartan salbatua içan cen.

63 Beren alaba Susanaren ariaz berriz, laudatu çuen Jaincoa Helciasec eta bere emazteac, Joaquin Susanaren senharrarequin, eta haren ahaide guciequin, ceren haren baithan etzen gauça itsusiric aurkitu.

64 Daniel aldiz handi bilhacatu cen populuaren aitzinean egun hartaric eta aitzinat.

65 Eta erregue Astiaies batu cen bere arbasoequin, eta Ciroc hartu çuen Persiarren erreguetasuna.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14