1 Bada, Danielec erregueren mahainean jaten çuen, eta ohoretan cen haren adisquide gucien gainetic.
2 Babilondarretan ere bacen jaincomolde bat, Bel deitzen cena, eta ceinari egun oroz escaincen baitzaroezten hamabi artaba irin-lore, berrogoi ardi eta sei pitcher arno.
3 Erreguec ohoratzen çuen halaber, eta egun oroz baçohan haren adoratzera. Bainan Danielec bere Jaincoa adoratzen çuen; eta erreguec erran cioen: Ceren gatic ez duçu adoratzen Bel.
4 Hunec ihardestean erran cioen: Ceren ez baitut escuz eguinicaco idolaric adoratzen, bainan-bai Jainco bicia, ceru-lurrac eguin dituena, eta haraguidun gucien gainean escu duena.
5 Eta erreguec erran cioen: Ez othe çaitzu bada iduri Bel jainco bicia dela? ala ez othe duçu ikusten cembat jaten eta edaten duen egun oroz?
6 Eta Danielec irri batequin ihardetsi çuen: Oi erregue, berautzu engana; ecic Bel barnetic lohizcoa eta campotic cobrezcoa da, eta ez du horrec jan egundaino.
7 Eta samurturic erreguec deithu cituen Belen apheçac, eta erran çaroeten: Ez badarotaçue erraten norc jaten dituen Belençat ematen direnac, hilen çarete.
8 Aldiz erakusten badarotaçue Belec jaten dituela, Daniel hilen da, burho arthiqui dioelacoz Beli. Eta Danielec erran cioen erregueri: Çure hitzaren arabera eguina içan bedi.
9 Bada, hirur hogoi eta hamar ciren Belen apheçac, emazteac eta haur ttipi-handiac berçalde. Eta erregue Danielequin goan cen Belen templora.
10 Eta Belen aphecec erran çuten: Huna non gu ilkico garen camporat; eta çuc, erregue, eçarriren ditutzu jatecoac, eta nahasaçu arnoa; athea hersaçu eta jo çure ciguiluaz.
11 Eta bihar goicean sarthuco çarenean, oro Belec janac atzematen ez badituçu, heriotzez hilen gare; edo bercela Daniel, gure contra gueçurrez minçatu dena.
12 Bada, etziren kexu, ceren mahain-azpian baitzuten sarbide gorde bat eguina, eta handic sarcen ciren bethi, eta iresten cituzten jatecoac.
13 Beraz, hequiec ilki ondoan, erreguec eçarri cituen jatecoac Belen aitzinean; Danielec bere muthilei manatu cioten hautsa ekar ceçaten, eta erregueren aitzinean bahatu çuen templo gucia gaindi; eta ilki ondoan, athea hersi çuten, eta hura erregueren erreztunaz ciguilaturic goan ciren.
14 Apheçac berriz, hequien emazte eta haurrac gabaz ohi beçala sarthu ciren, eta oro jan eta edan cituzten.
15 Aldiz erregue jaiqui cen lehembicico argui-cirrintan, eta Daniel harequin.
16 Eta erreguec erran çuen: Daniel, oso dire ciguiluac? Eta hunec ihardetsi çuen: Oso dire, erregue.
17 Eta erreguec, athea idequi beçain laster, beguiratu çuen mahainera, eta goraqui oihu eguin çuen: Handia çare, Bel, eta çutan ez da den-gutieneco jocotriaric.
18 Eta Danielec irri eguin çuen, eta iduqui çuen erregue, etzadien barneratago ibil, eta erran çuen: Huna lauçadura; ohart çaite norenac othe diren hatz hauquiec.
19 Eta erreguec erran çuen: Ikusten ditut guiçon, emaztequi eta haur hatzac. Eta erregue hasarretu cen.
20 Orduan hartu cituen apheçac beren emazte eta haurrequin, eta hequiec erakutsi ciozcaten athetto gorde batzu, ceintaric sarcen baitziren, mahain gainean içaten cirenen jatera.
21 Erreguec beraz hilaraci cituen, eta Bel escura eman cioen Danieli, ceinac lurrerat arthicaraci baitzituen hura eta haren temploa.
22 Eta toqui hartan bacen erainsugue handi bat, eta Babilondarrec adoratzen çuten.
23 Eta erreguec erran cioen Danieli: Huna orai ez deçaqueçu erran, hau ez dela jainco bicia; adora çaçu beraz.
24 Eta Danielec ihardetsi cioen: Ene Jainco Jauna adoratzen dut, ceren hura baita Jainco bicia; hori ordean ez da Jainco bicia.
25 Çuc aldiz, erregue, emadaçu escua, eta nic erainsugue hori hilen dut ezpataric eta makilaric gabe. Eta erreguec erran cioen: Ematen darotzut.
26 Danielec hartu cituen beraz bikea, bilgorra eta ileac, eta urtharaci cituen batean, eta mokor batzu eguin eta erainsugueari arthiqui ciozcan ahora, eta erainsugueac leher eguin çuen. Eta Danielec erran çuen: Horra çuec adoratzen cindutena.
27 Babilondarrec aditu çutenean hori sumindu ciren biciqui; eta erregueren contra bilduric, erran çuten: Judu bilhacatu da erregue; çathicatu du Bel, leher eguinaraci dio erainsugueari, eta apheçac hil ditu.
28 Eta erregueren gana ethorri cirenean, erran cioten: Escuetara iguçu Daniel; bercela hilen çaituztegu çu eta çure etchea.
29 Erreguec ikusi çuen beraz, muthiriqui oldarcen citzaizcola; eta ecimberceac hartaraturic, escuetara eman cioten Daniel.
30 Hequiec arthiqui çuten lehoinen cilhora, eta han egotu cen sei egun.
31 Bada, cilhoan baciren çazpi lehoin, eta egun oroz ematen ciozcaten bi gorphutz eta bi ardi; eta etziozcaten orduan eman, arren-eta jan ceçaten Daniel.
32 Bada, Habacuc profeta Judean cen, eta egosaraci çuen jaquia; oguiac xehatu cituen unci batera, eta landara cihoan, uztaçaileei eramatera.
33 Eta Jaincoaren aingueruac erran cioen Habacuqui: Escuan duçun barazcaria Babilonara eremoçu Danieli, ceina lehoin-cilhoan baita.
34 Eta Habacuquec ihardetsi çuen: Jauna, ez dut egundaino ikusi Babilona, eta ez dut eçagutzen lehoin-cilhoa.
35 Eta Jaunaren aingueruac hartu çuen buru gainetic, eta iletic eraman eta Babilonan eçarri çuen lehoin-cilhoaren gainean bere izpirituaren oldarrean.
36 Eta Habacuquec oihu eguin çuen, cioelaric: Daniel, Jaincoaren cerbitzaria, har çaçu Jaincoac bidali darotzun barazcaria.
37 Eta Danielec erran çuen: Jaincoa, orhoitu çare nitaz, eta ez ditutzu maite çaituztenac bazterrerat utzi.
38 Eta jaiquiric, Danielec jan çuen. Berriz, Jaunaren aingueruac berehala bihurtu çuen Habacuc bere toquira.
39 Çazpigarren egunean beraz, erregue ethorri cen Danielen deithoratzera; eta cilhora goan, eta barnera beguiratu çuen; eta hara Daniel jarria çagoela lehoinen erdian.
40 Eta erreguec oihu min bat eguin çuen, cerralaric: Handia çare, Danielen Jainco Jauna. Eta lehoin-cilhotic atheratu çuen.
41 Aldiz, cilhora arthicaraci cituen Daniel galdu nahi içan çutenac, eta aphur batez iretsiac içan ciren haren aitzinean.
42 Orduan erreguec erran çuen: Lurraren ororen gainean egoten direnac Danielen Jaincoaren beldur içan beitez; ceren hura baita salbatzailea, lurraren gainean eçagutzariac eta sendagailac eguiten dituena, eta Daniel lehoinen cilhotic libratu duena.