3 Ez nuen jan goçoa çuen oguiric; eta etzen ez haraguiric ez arnoric ene ahoan sarthu, eta gançugailuz ere ez nincen gançutu, hirur asteetaco egunac bethe arteo.
4 Bada lehen hilabetheco hogoi eta laugarren egunean, Tigrisa deitzen den hibai handiaren bazterrean nincen.
5 Eta beguiac goititu, eta ikusi nuen: eta hara guiçon bat liho-oihalez jauncia, eta urhe ederreneticaco guerrico batez tincatua çuen guerria.
6 Eta haren gorphutza crisolita beçalacoa cen, eta haren beguitharteac simistaren itchura çuen, eta haren beguiec argui bicia iduri çuten; eta haren beloec eta beheiti oinetarainocoec cobre kaldatuaren itchura beçala çuten; eta haren hitzetaco minçoac iduri çuen oste baten burrumba.
7 Bada, nic Danielec bakarric ikusi nuen ikuspena; enequin ciren guiçonec berriz, etzuten ikusi, bainan laztura gaitza jauci citzaioten, eta gordegailu batera ihes eguin çuten.
8 Ni aldiz, bakarric utzi ninduten, eta ikusi nuen ikuspen handi hura; eta etzen ene baithan indarric guelditu, eta ene beguithartea ere itchuragaiztu ene baithan, eta alditchartu nincen, eta ez nuen indarric den gutiena.
9 Eta aditu nuen haren solasetaco minçoa, eta aditzearequin, lurrera ahuspeca eroria nindagoen, eta ene beguithartea lurrari josia cen.