7 Bada, nic Danielec bakarric ikusi nuen ikuspena; enequin ciren guiçonec berriz, etzuten ikusi, bainan laztura gaitza jauci citzaioten, eta gordegailu batera ihes eguin çuten.
8 Ni aldiz, bakarric utzi ninduten, eta ikusi nuen ikuspen handi hura; eta etzen ene baithan indarric guelditu, eta ene beguithartea ere itchuragaiztu ene baithan, eta alditchartu nincen, eta ez nuen indarric den gutiena.
9 Eta aditu nuen haren solasetaco minçoa, eta aditzearequin, lurrera ahuspeca eroria nindagoen, eta ene beguithartea lurrari josia cen.
10 Eta hara escu batec uquitu ninduela, eta jaiqui ninduen ene belhaunen eta escuen gainera.
11 Eta erran içan çarotan: Daniel, lehietaco guiçona, ardietsatzu nic erraten darozquitzudan hitzac, eta çaude xutic; ecen orai çure gana igorria naiz. Eta solas hori erran çarotanean, xutitu nincen ikaran.
12 Eta erran çarotan: Ez ici, Daniel; ceren lehembicico egunetic, ceintaric çure bihotza aditzeari eman baituçu, çure Jaincoaren aitzinean atsecabetan sarthuz, ençunac içan dire çure hitzac, eta çure solasen gatic naiz ethorria.
13 Bada Persiarren erresumaco buruçaguiac gogor eguin darot, hogoi eta bat egunez; eta hara Mixel, lehembicico aitzindarietaric bat, ethorri dela ene laguncera; eta ni hor guelditu naiz Persiarren erreguearen aldean.